“Beatles, The: su historia”
Askoren artean. Rosell (Girona, 2009) 1. ed. 252 orr.
Iaz The Beatlesen historia kontatzen duen komiki hau argitaratu zen. (Gaur egun, jende askok nobela grafikoa dela esango luke, baina nik ez dut termino hori ulertzen, antzeko liburuei betidanik komiki deitu zaielako. Modernoagoak direlakoan egongo dira!!)
Stéphane Nappezek idatzitazko idazki biografiko laburrak daude (Johnek Paul egazutu zuenean, Brian Epstein hil zenean, Yoko Ono Johnen bizitzan agertu zenean,...) eta bakoitzari buruz marrazkilariek komikia marraztu dute Gaet´sen gidoiarekin.
Egia esanda, komikigile gehienak ez ditut ezagutzen, Espainiako Victor Giménez izan ezik.
Bestalde, estilo eta kalitate ezberdinekoak direla esan behar da, baina orokorki interesgarri suertatzen da.
The Beatlesen historiari buruzko beste komikiak daude. Adibidez, honako helbide honetan irakur daiteke sarean dagoena:
http://www.beatle-web.com/comic/comic.htm
“Beatles y Lennon-Mermelada y dinamita”
Nicolás. Casset. Madrid (1992) 1. ed. 45 orr.
Liburu honetan, orrialde bakoitzean abesti bati buruzko komikia dago.
Bi estilokoak txandakatzendira, behin eta berriz: alde batetik, collage
antzekoa dena, eta, bestetik,marrazki koloretsukoa.
El submarino amarillo (Clásicos del cine)
Novaro argitaletxea (Mexiko)
Izen bereko filmearen komikia, filmea bezain psikodelikoa. Mexikon argitaratua zen, baina gure artean irakurrita.
The Beatles taldea ere beste komiki ezagunetan agertu izan dira. Hona hemen adibide batzuk:
1) Albert Uderzok eta René Goscinnyk anakronismoez betetzen zituzten Asterix eta Obelixen komikiak, lurralde bakoitzaren topikoak edo pertsonaiak sartzen zituztela. Ohitura honi jarraituz, The Beatlesen partaideak Astérix chez les Bretons albumean agertzen dira, komikiaren protagonistak Bretainara heltzerakoan oso ezagunak eta famatuak diren koblakariak aurkitzen dituztenean, neskak inguruan oihuka daudela.
Hemen ikus daitezke euskerazko bertsioan eta jatorrizkoan.
Asterix Bretainian
Albert Uderzo & René Goscinny (1967)
(15. xaflako azken bi binetak)
Asterix Bretainian
(15. xaflako azken bineta)
Astérix chez les Bretons
Albert Uderzo & René Goscinny (1967)
(15. xaflako azken bi binetak)
2) Superman´s Pal Jimmy Olsen komikiaren 79. kapituluan, Superman eta Jimmy, bere laguntzailea, iraganera doaz, Kristo aurreko 1000 urtera, Sansonen bila . Bertan, Jimmyk Beatlesen abestiak kantatzen ditu, Ringoren antzera perkusioa joz.
Superman´s Pal Jimmy Olsen
79 zka (1964)
George Pap (marrazkia) & Leo Dorfman (testua)
Curt Swan (azalaren marrazkia)
Metropolisen gaude, apartamentu batean. Jimmyk bere ileorde gorria jantzita hobeto pasatzen omen du Beatlesekin...
Iraganeko Israelen Beatlesen ileordeak saltzen ditu, Yeah!, Yeah!, Yeah! kantatu eta danborra jotzen duen bitartean...
Superman heltzen denerako, Ringo bezain ospetsua da Jimmy...
Kapitulu honek ez dauka ez bururik ez hankarik, baina kuriosoa da, benetan.
3) Batmanen komiki honek Paul McCartney hil zela zioen zurrumurrua du gaitzat. Ez da aipatzen The Beatles taldea, arazo legalak direla eta , beharbada, baina lotura oso argia da: hasierako historioa, taldekideen itxura edo diskaren azala (St. Peppersen atzeko azala bezalakoa).
Dead... Till Proven Alive!
Batman-222
Irv Novick (marrazkia) & Frank Robbins (testua)
(1970)
Komikian, The Oliver Twists (The Beatles) taldeko Saul Cartwrigth (Paul McCartney) hilda zegoela esaten zuten askok, eta Robinek egia aurkitu nahi du. Saulen ahotsaren grabazioak egiten dituzte, ordezkoa dela egiaztatzeko. Adibidez, Alfredi bere urtebetetze egunean kantatzeko eskatzen diete.
Amaiera harrigarria da: Saul bizirik dago. Beste hirurak, aldiz, hegazkin istripu batean hil egin ziren
,hiru ordezkoak jarri zituztela!
4) Fantastic Four komikietan ere erreferentzia aurki daiteke. Strange Tales izeneko batean gertatu zen, The Thing eta The Torch baino ez dira agertzen eta Beatlesen " kameoa" dago.
(1964)
1965ko bineta batean Beatlesen partaideak agertzen dira Reed Richards eta Sue Strormen ezkontzan. Bila daitezke bertan...
Alex Ross (marrazkia) & Kurt Busiek (testua)
(1965)
5) Eta... Yogi Hartzak, ileordea jantzita, Beatlesen abestiak kantatzen kitarra jotzen zuen bitartean, 1965ko tira honetan...
Yogi Bear
Bill Hanna & Joe Barbera
(1965)