BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2024(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

EL SUBMARÍ GROC-36

 


"El submarí groc-36"

2024ko martxoa

36 orr. 

Martxoaren "El Submarí Groc" aldizkarian The Beatlesen munduan murgiltzeko aukera berria daukagu. 

Diska, liburu eta aldizkarien berrikuntzen berri emanez gain, honako artikulu hauek irakur ditzakegu:
- 1962-1966 eta 1967-1970 diska  gorriaren eta urdinaren berrargiltapena.
- McCartneyren Got Back Tourra Rio de Janeiron.
- Wings taldearen kitarrajolea izandako Denny Laineri buruzkoa, abenduan hil zena.
- Diska zuriaz egindako iruzkina.
- Yoto Playez hitz egiten duena.
- Antonio Benete bildumagileri egindako elkarrizketa. 
- L´Estartit Beatles Weekenden 18. urteurrena. 
- The Beatlesen bateriajoleak-3. zatia. 
- "Born To Boogie" filmean Ringok izan zuen partaidetza. 
- Lon & Derrek Van Eaton musika-bikoteari buruzkoa. 

ADIVINA LOS BEATLES

 


"Adivina Los Beatles"

Isabella Godel & Daniela Godel

Libre Albedrio (Almería, 2023)

1. ed. 

104 orr. 


Ederra Isabella Godel eta Daniela Godelen liburu hau. 
Asmatzen jokatzeko liburua da, Daniela Godelen 65 akuarelek The Beatlesen 65 abestien izenburuak gordetzen baitituzte, liburuaren azken zatian Isabel Godelen testuek argitzen dituenak, hain zuzen ere. 
Jolasteko momentua da...

2024(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

SPEAK UP-462

 


"Speak up-462"

(2024ko otsaila)

RBA (Barcelona)

66 orr.

Ingelesa ikasteko Speak up aldizkariaren otsaileko alean The Beatles taldea gaia lantzen da. Alde batetik, Graig Brownen "The Beatles in Time" liburuari buruzko artikulua daukagu, eta, bestetik, taldearen 10 abesti entzuteko eta lantzeko aukera, bakoitza dagokion bere ingeles mailari lotuta.  

2024(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

MOJO-364

 




"Mojo-364"

2024ko martxoa

Mojo (London)

114 orr. 

Mojo aldizkariaren martxoaren alean azala Paul McCartneyri eskeintzen zaio. 
Aldizkarian Paul McCartneyri egindako elkarriketa esklusiboa irakur dezakegu, The Wings taldearen garaia gogora ekartzen diguna, eta batez ere Band On The Run diska, 50 urte pasa direnean. 

Eta aldizkariarekin batera Jet Powered Pop! izeneko diska.


EL SUBMARÍ GROC-35

 


"El submarí groc-35"

2023ko abendua

36 orr.

Oraindik ez neukan  idatzita abenduko "El Submarí groc" aldizkariaren aleari buruzko sarrera eta ia hiru hilabete pasa dira!!

Liburu, aldizkari eta disken berrikuntzen berri emanez gain, aldizkariaren edukia honako hau da:
- "Now and Then" diska. 
- Sevilla Beatlemanía.
- Ringoren "Rewind Forward" diska. 
- Kenneth Womacki egindako elkarrizketa. 
- Alfonso Spatolisano bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- John Lennonen "Whaterver get´s you than the night" diskari buruzko artikulua.
- The Beatlesen bateriajoleak-2: Mike McCartney eta Tommy Moore. 
- 1972ko beatleskideen kolaborazioak-2. 
- Elephant´s Memory Band taldeari buruzko artikulua. 

Aldizkariarekin batera bi diska eskeintzen dira. Lehenengoa, Pop Go The Beatles gabonetako  progamarekin, The Beatlesekin lotura zeukaten zazpi diska argitaratu ziren 1973 urteari buruzkoa dena, eta bigarrena 1963ko Stowen izandako kontzertua daukana.