BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2026(e)ko azaroaren 22(a), igandea

RUTA 66-451

 


"RUTA 66-451"

2026ko urria

RUTA 66 S.L. (Barcelona)

77 orr.

Urriko Ruta 66 aldizkariak azala The Beatles taldeari eskeini dio, "Rubber Soul" diskaren argitalpen berezia dela eta. 
Aldizkariak dituen artikuluetan diskaren nondik-norakoak ikertzen dira, argitalpen berezi hori barne. Bestalde, diskaren azalari artikulutxo bat eskeintzen zaio, psikodelia baino lehenago urtutako azala dela adieraziz.
Horrez gain, Merseyren bazterretan eta Londresen dauden Beatlesen leku mitikoen gainbegirada egiten da, nolabaiteko ibilaldi turistikoa eginez. 

2026(e)ko azaroaren 1(a), igandea

EL SUBMARÍ GROC-46

 


"El Submarí Groc-46"

2026ko iraila

36 orr.

El Submarí Groc-en iraileko aldizkarian honako artikulu hauek irakur ditzakegu: 

- Beatles Weekend de L´Estartit.
- Liverpool Beatleweek.
- Paul McCartneyren Dungeon Lane diskari buruzkoa. 
- Ruber Soul diskaren beragitapenaren berri ematen duena.
- Global Beatles Day delakoari buruzkoa.
- Miguel Navarro bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- Dungeon Lane diskaren argitaratu diren formatoak aurkezten dituena. 
- BarnaBeat 2026.
- Freda Kellyri egindako elkarrizketa.
- El Submarí Grocen 10. urteurrenaren ospakizuna. 

Eta honen guztiaren gain, The Beatlesen munduari buruz argitaratu berri diren diska, bideo, aldizkari eta liburuen berri ematen zaigu.