BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2022(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

VINTAGE ROCK-EARLY YEARS

 


"Vintage Rock Presents: The Beatles. The early years"

2022ko azaroa

Anthem Publishing 

(Bath, UK)

132 orr.

The Beatlesen hasieraren 60. urteurrena dela eta, Vintage-Rock aldizkariak "The Beatles. The early years" izenekoa berrargitaratu du, oraingoan  zuzendua eta gaurkotua.
Azaltzen zaigun historia "The Quarrymen" taldearekin  hasten da, Liverpoolen izandako kontzertuekin edo Alemanian izandako emanaldiekin jarraitzen, Shea Stadium izandakoarekin amaitzeko. Aldizkarian denboraldi haietan argitaratutako diskak ere ikertzen dira, eta filmatutako bi filmeak. 
Eta hauxe da 2017 argitaratutakoa...


"Vintage Rock Presents: The Beatles. The early years"

(2017ko martxoa)

Anthem Publishing 

(Bath, UK)

132 orr.


2022(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

RUTA 66-408

 

"Ruta 66-408"

Ediciones Ruta 66 S. L.  (Barcelona)

2022ko azaroa

76 orr.

"Revolver" diskaren berrargitalpen berrikusia dela eta, musika aldizkari gehienetan berari buruzko artikuluak irakur daitezke. Oraingo honetan, Ruta 66 aldizkariarena dakargu blogera. Apaigarriena, diskaren abestien banan-banako ikerketa eta diskaren azalaren diseinuari buruzko artikulu txikia. 

Beatlesen bildumagai guztiak eduki nahi dituztenentzat...

2022(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

MOJO-348


"Mojo-348"

MOJO

(London)

2022ko azaroa

122 orr.

Mojo aldizkariaren 348. zenbakiaren azalak  berriro The Beatles taldeari eskeini dio.

Artikuluen artean, "Revolver" diskari buruzko artikulua. Erremasterizatua eta berrikusitako diskaren argitarapen berria dela eta, pop eta rock aldatu zuen diska ikertu egiten da. 

Aldizkariaren opari moduan, 1966ko maiatzaren 20an Londongo Chiswick Housen ateratako argazkia gehitzen da. Eta horrez gain, "The meaning of within" CDa daukagu, The Beatles taldeak garaian kontuan zituzten beste taldeen edo kantarien abestiak biltzen dituena. 


"The meaning of within"

CD

2022(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

REVOLVER DISKAREN AZALAREN DISEINUA

 


The Beatlesen "Revolver" diskaren argitarapen bereziak kaleratu diren urtean gaude. Horrez gain, diskari buruzko artikuluak daude aldizkari askotan eta ikerketa ugari agertu dira ezezagunak ziren datuei buruz. Horrekin jarraituz,  hona hemen Klaus Voormannek diseinatutako diseinuaren azala azaltzen duen bideoa. Oso interesgarria!