BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2026(e)ko uztailaren 12(a), igandea

CAMPOS DE FRESAS-03

 


"Campos de fresas-03"

Strawberry Fields Beatles Postcast-Strawberry Funclub

2026ko ekaina

32 orr.

Bi zenbaki digital eta gero, hemen daukagu Campos de fresas fanzinearen hirugurarrena paperean argitaratua, eta hemendik aurrera paperean irakur ahal izango dugu.

Honako artikulu hauek irakur ditzakegu bertan: 

- Alicia Cobo Maestrek idatzitako "Cinco lugares Beatles que no te  puedes perder en España (y uno de regalo)" izenekoa, Izenburuak esandakoa eskeintzen digu, leku bakoitzari buruzko bitxikeriak gehitzen dituela. 
- "El abismo negro del Álbum Blanco". César San Juanek kontatzen digu Japoniako bildumazale batek "Album zuria"-ren kopiak biltzen zituela. Bildumagileak bere burua beste egin zuen eta bere alarguna Césarrekin jarri zen kontaktuan, bere gizonak zergatik egin zuen ulertu nahi zuelako eta, beharbada Césarrek lagundu ahal zuen...
- Fernando Silvari egindako elkarrizketa, berak The Beatles taldea Hamburgon izandako garaia ikertzen duen liburua idatzi berri baitu. 
- María Carbajok idatzitako  "Michael Jackson  y las pamplinas de Internet" artikulua. 
- Iñaki Garcíaren "Presentación en el Penny Lane Development Trust. Un fín de semana de ensueño en Liverpool". 
- Paul McCartneyren Dungeon Lane diskari buruzkoa. 
- José Luis Gilsanzek Segovian hirurogeiko hamarkadan izandako "Beatlesenganako sukarra" gogoratzen duena. 
- Ross Goosek beatleskideen itxura ikertzen duen artikulua (jantziak, botak, ...)
- "Nowhere Boy" filmeari buruzkoa, John Lennonen gazte denbora kontatzen duen filmea, hain zuzen ere. 

EL SUBMARÍ GROC-45

 


"El Submarí Groc-45"

2026ko ekaina

36 orr.

Hauxe da El Submarí Grocen ekaineko aldizkaria. 

Bertan artikulu hauek irakur daitezke:
- McCartneyren Dungeon Lane diska ikertzen duena.
- Ringoren Long Long Road diskari buruzkoa. 
- Londreseko 3 Savile Rowen The Beatlesen museoaren berri ematen duena. (1968ren eta 1972ren bitartean taldearen kuartel nagusia izan zen edifizioa, hain zuzen ere)
- Bad To Me abestiaren historia eta gaztelainaz izandako bertsioak.
- L´Estartit Beatles Weekenden 20. urteurrena gogoratzen diguna.
-Jordi Padrós Selma bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- The American Beetles. "El timo de la estampita" artikuluaren bigarren atala. 
- Die Bot hat ein Ende!Los Beatles, Hamburgo y el Star-Club izeneko liburuari buruzkoa. 
- Ron Griffithsi egindako elkarrizketa. 
- The Quarrymen taldekidea izan zen Leon Garry 84 urteekin zenduari buruzkoa. 

Udako El Submarí Grocen aldizkari bereziaren zain gelditzen gara...

2026(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

EL SUBMARÍ GROC-44

 


"El Submarí Groc-44"

(2026ko martxoa)

36 orr.

Aspaldian heldu zitzaigun El Submari Grocen aldizkariaren azken zenbakia.

Honako artikulu hauek irakur daitezke bertan:
- Luis Merinok  The Beatles Anthologyren aken argitarapenari buruz idatzitakoa.
- "The American Beetles"- 1. atala.
- David Alberti bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- Baterijoleei buruzko atalean, Andy Whiteren lana ikertzen duena. 
- Wings taldearen historioa kontatzen duen Man On The Run dokumentalari buruzkoa. 
- Kolaboraziak ikertzen dituen atal berri bat.
- "The Sundown Playboys" taldeari buruzkoa. 

Eta, noski, beti bezala, argitaratu berriak diren The Beatlesen diska, dokumental, liburu eta aldizkarien berri ematen zaigu. 



2026(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

WE ARE THE BEATLES


"We are The Beatles"

Ordinary People Change The World Seriekoa

Brad Meltzer & Christopher Eliopoulos

Penguin Random House Ltd.

(NY, 2025)

40 orr.

Hona hemen umeei zuzedutako komikia, The Beatles taldea ezagut dezaten. "Ordinary people change the world" serieko liburu guztiak bezalakoa da,  sinplea, baina umeentzat erakargarria.

 

2026(e)ko martxoaren 7(a), larunbata

A MÍ NO ME TOQUES MIS BEATLES

 


"A mí no me toques mis Beatles"

Tincho Remírez de Ganuza

Caligrama (2025)

1. edizioa

179 orr.

Hau oso liburu berezia da, Beatleszale batek idatzia eta Caligrama izeneko argitaletxean autoedizo moduan argitaratua. Ez da Liverpoolgoko taldean oso jakintsua den pertsona baten liburua, baina gustora irakurri eta disfrutatzen da.
Beatlesen abestiak banan-banan Tinchoren ikuspegitik berrikusten dira, eta bakoitzaren bideoa ikusi ahal izateko QR kodeen laguntza dago.

2026(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

4 PINAK


"The Beatles"

SET OF 4 PINS

Apple Corps Ltd (2025)

Gaur lortu ditut The Beatlesen lau pin hauek, "A Hard Day´s Night" diskaren azaleko irudiekin egindakoak. Zinkazkoa dira eta 3,5 x 3,5 cm-ko neurrrikoak. 

 

2026(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

RUTA 66-443

 


"Ruta 66-443"

(2026ko urtarrila)

RUTA 66 S.L. (Barcelona)

72 orr. 

Aurtengo aldizkariekin hasita, eskuetan daukagu azken RUTA 66 aldizkaria, azalean John Lennon eta Yoko Onoren argazkia duena. 
"Power To The People" kutxa salgai jarri ostean, bikoteak New Yorken izandako ibilbidea gogoratzen zaigu Javier M. Ayensak idatzitako artikuluan, Beatleskideak izan zuen garairik politikoena azpimarratuz.