BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

UN DÍA EN LA VIDA


"Un día en la vida de Los Beatles"

McCullin, Don. La Fábrica (Madrid, 2010) 1. ed.

1968ko uda. Don McCullinek, gerra argazkilari famatuak, The Beatles taldeari argazkiak ateratzeko enkargua jaso zuen. Taldea Diska Zuria grabatzen ari zen, Sgt.Pepper´s Lonely Hearts Club Band diskaren urtebetetzea pasatuta zegoenean. 
Uztailaren 28an  Donek kolorezko argazki batzuk atera zituen Life aldizkariaren azalarako eta hurrengo eguna taldekideekin pasatu zuen  argazkiak egiten Londresen zehar, bazter batetik bestera joanez, egun zoroa kalean izendatu den horretan.
Orduko argazkiak orain dela gutxi argitaratutako Un día en la vida de los Beatles izeneko liburuan ikus ditzakegu. Haien artean, diska gorrian eta urdinean barne aldean ikus daitekeen argazkia dago, The Beatles taldekideak parkeko hesiaren atzean dauden hori. Beharbada, bereziena John hilda balego bezala agertzen dena izan daiteke.
Leku askotan irakurri dut hemengo argazki gehienak argitaratugabeak direla, baina, neure ustez, haietariko asko ezagunak ziren, The summer of 1968  liburuan, adibidez, orain argitaratutako liburuko argazki asko daude eta. 



"The Summer of 1968"

 Murray, Tom & McCullin, Don. Tracks. Lancanshire (UK)



2011(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

WEENICONS-JOHN LENNON


Weeenicons-John Lennon


Weenicons serieak gure kulturaren ikonoen irudiak aurkezten dizkigu. 9 cm-ko erretxinazko irudi hauek Txinan eginda daude eta, antza denez, eskuz margotuta daude. Eskaintza gero eta handiagoa da (pertsonaia gehiago, giltzeroak,...)

Hemen daukagun hau John Lennonena da, Sgt. Pepper´s diskaren garaiko arropak jantzita.


Pertsonaien zerrenda luzea da, honako hauek daude, adibidez...



Rocky Balboa, Del Boy , Michael Jackson, Elvis Presley, Mr. T. , John Lennon, Che Guevara, Alex (A Cloock orange)


Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen helbide hauek:

2011(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

"ACROSS THE UNIVERSE" LIBURUA


The Beatles: Across The Universe

Marsh, Naomi. Océano (Barcelona, 2011) 1. ed. 95 orr.

The Beatles taldeari buruzko liburuen artean, batzuk oso erakargarriak dira edukiagatik: argazki ezezagunak dituztenak, oso sakonak direnak datu asko dituztelako, gai berezi bati buruzkoak direnak, .... Beste liburu batzuk, aldiz, itxuragatik ditugu gustoko.
Azken mota honetakoa da Across the universe liburua. Informazio laburra eta oso ezaguna du eta argazkiak ere askotan ikusitakoak dira. Bertan daukana taldeari buruzko informazio orokorra behar duenarentzat egokia da. Besteontzat erakargarria egiten duena LP baten itxura duela da.