Los Beatles en Tenerife-Estancia y Beatlemanía
Nicolás González Lemús. Nivara Ediciones.
La Laguna-Tenerife (2010) 157 orr.
Aspaldidanik nenbilen liburu honen bila, eta ezinezkoa zitzaidan Bilbo inguruko herrietan aurkitzea . Baina,... azkenean lortu dut!
1963 urtea zen. The Beatlesen Please please me diska atera berria zen eta Beatleskideak Tenerifera joan ziren opor labur batzuk pasatzera. Beno... haietariko hiru baino ez ziren joan: Paul, George eta Ringo. Klaus Voormannen aitaren etxean gelditu ziren eta kanariar uharte hau bisitatu zuten....
Ez dira egun horietako argazki asko ezagutzen, baina Astrid Kirchherrek atera zituen batzuk, adibidez, Lido San Telmo igerilekuletan egindako hiru ikus daitezke liburuan.
Tenerifen izandako opor hauen kontakizunaz gain, The Beatles taldeak Kanariar Uhartetan izan zuen eragina kontatzen zaigu liburuan, 1965an Espainian egin zituzten emanaldiak barne.
Oso liburu kuriosoa iruditu zait eta interesgarria Beatleszale guztiontzat.
Gezurra ematen du bibliografia oparoa daukan musika taldearen historiaren zati batzuk oraindik ezezagunak izatea, ez da?