BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

LOTERIA 2013


Loteria 2013

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Gabonak omen datoz, baina neuk nahiko urrun daudela uste dut. Loteria saltzen eta erosten hasi gara... 
Urtero bezala, Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek ere loteria salduko du.
Hemen daukazue aurtengo loteria txartela, Twist and Shout EPan agertzen zen argazkia  irudia duena. Ea zorterik dagoen!!


Twist and Shout  EP  (DSOE 16.560)

Twist and Shout-A Taste Of  Honey-Do you Want to Know a Secret-There´s a Place

ODEON (1963)



NA JORDANAREN LOTERIA


Na Jordanaren loteria

(1996ko abendua)

Aurtengo abenduko loteria saltzen hasi denean, hona hemen Na Jordanaren fallak 1996an saldutako loteriaren txartela.
Gogoratu urte hartan Na Jordanaren fallan Beatleskideen irudiak zeudela Mozartenarekin batera, txarteleko argazkian ikus daitekeen bezala.


2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

THE BASKLES


The Baskles (2013)

Alvaro Macua-Bateria
Iñigo García-Baxua
Imanol Fortes-Kitarra
Bittor Fortes-Kitarra

Euskal Herriko Unibertsitateko gazte batzuek The Baskles izeneko gezurrezko dokumentala filmatu dute, izen bereko rock taldeak The Beatles baino lehenago musikaren historia aldatu zuen taldearena, hain zuzen ere. Ez galdu! Benetan merezi du!
Jon Lenonkoetxea, Patxi McKarnagirre, Jorge Harrisonetxe eta Iñigo Starbideren taldeak arrakasta handiko abestiak grabatu zituen.

Lehengo diska With The Baskles omen zen eta Mutrikun lehenengo kantaldia izan zuten. Geroago, Basktlesmanía izan zen, "Gelp, no se puede ligar" bezalako abestien arrakastarekin.
Kantaldiak utzita, Bilboko Jarrai Road estudioetan grabatzen zituzten haien diskak, "Sargento piperrak" edo "The Blue Album", adibidez,  azken hau Bilboko kolore urdinari eskeinitakoa, nolabait.
Eta amaitzeko Bilboko Futbol Taldeari eskeinitako abestia: "A le ti"

"Cuando me encuentro en  tiempos de problemas la Amatxu de Begoña viene a mi. Gritos de esperanza, A  le ti- Y la hora  más oscura ya se sienta justo frente a mí,  gritos de esperanza, A le ti. A le ti,  A le ti, A le ti, beti zurekin,  A le ti ... Cuando los corazones rotos sepan que no pueden más tendrán una respuesta... A le tic. Y que la lluvia no perdone en las gradas de  San Mamés, somos de los tuyos ... A le  ti. A le ti, A le ti, A le ti , A le ti beti zurekin, A le ti, ..."