BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

BIBLIOGRAFIA: DISKAK


“Album Collection, The-vol 6: Rubber soul” 

Moltmaker, Stiching. Stiching Beatles Fan Club. Alkmaar (Holanda )

1. ed. 192 orr.

Sarrera honetan The Beatles taldeari buruzko bibliografia aurkezten jarraituko dugu. Oraingo honetan,  diska eta abestiak gaitzat hartzen duten liburuei dagokiena, hain zuzen ere. 
Esan beharra daukat bibliografia luzea dagoela, herrialde ezberdinetan eta hizkuntza ugarietan argitaratua, baina hemen ikus daitezkeen liburak nire bildumakoak dira, bibliografia horren zati txiki bat baino osatzen ez dutenak. Hala ere, multzo interesgarria osatzen dutelakoan nago.

“The Album Collection-vol 6: Rubber soul” liburuan Rubber soul diska ikertzen da sakonki, mundu osoan argitaratako aleen argazkiekin. Bilduma berean John Lennonen Imagine diskari eskeinitakoa ikusita daukat, baina ez dakit The Beatlesen beste diskei buruzkoak dauden. "El verano del amor-Así grabaron Los Beatles el album Sgt. Pepper´s" eta "Vida y milagros de Sgt. Pepper´s, un disco para una época" kontsulta ditzakegu Sgt Pepper´s diska hobeto ezagutzeko. Nik lehenengoa gomendatuko nuke, George Martin ekoizleak idatzi zuelako, lehenengo pertsonan diskaren grabaketa eta bere inguruan gertatu zena bizi zuenak.
Quarentena Edicionesek argitaratutako  "White Album: en los límites de la creación" aurreko sarrera baten gaia izan zen. Oso intergarria da garai hori hobeto ezagutzeko.



“verano del amor, El-Así grabaron Los Beatles el album Sgt. Peppers" 

Martin, George & Pearson, William Milenio/SBFC. Zaragoza (1997)

 1. ed. 217 orr.



“Vida y milagros de Sgt. Pepper´s, un disco para una época” 

Heylin, Clinton. Global Rhythm Press. Barcelona (2007) 

1. ed. 329 orr.


"The Beatles. White Album: en los límites de la creación"

Marcos Gendre. Quarentena Ediciones. Llinars del Vallès (Barcelona) (2013) 

1. ed. 143 orr.

Jarraian aurkezten diren bi hauek Espainian eta Italian argitaratutako EP eta Singleen katalogoak dira, bakoitzaren edizio guztiak adieraziz. Oso interesgarriak bildumagileentzat.



“Beatles- Discografía española de vinilos de 45 R.P.M.” 

Tarazona, Javier. Sg.Beatles Fan Club. Zaragoza (1999)  

1. ed. 30 orr.



“1962 Love me do 2002” 

Askoren artean. Italia (2002)

 1. ed. 50 orr.

Eta diskografia piratari buruz “Black Market Beatles-The story behind the lost recordings”, 1995ean argitaratutakoa. Zahartuta gelditu dira, baina ordura arte mundu osoan argitaratutako diska ez legalen katalogoa da. Informazio itzela dauka, diska askoren azalen argazkiekin hornituta. 




“Black Market Beatles-The story behind the lost recordings” 

Berkenstadt, Jim & Belmo. Collector´s Guide Publishing. Ontario (1995) 

1. ed. 239 orr.

Abestien letrak kontsultatzeko hurrengo liburuak daude.
Lehenengo lauretan gaztelainako itzulpenak ditugu. Azken liburuan, aldiz, jatorrizko letrak irakur daitezke eta abesti bakoitzean oinarritutako ilustrazio ederrak ikusi.


“Beatles, The-Obra completa- Canciones, volumen 1” 

Fundamentos. Madrid (1991) 

3. ed. 137 orr.


“Beatles, The-Obra completa- Canciones, volumen 2” 

Fundamentos. Madrid  (1991) 

1.ed. 123 orr.



“Beatles, The-Obra completa- Canciones, volumen 3”

Fundamentos. Madrid (1992)

 1. ed. 167 orr.



“Beatles en la película El Submarino Amarillo, Los”

Llano, José Mª. Editorial Alas. Barcelona (1970)

 1. ed. 14 orr.



“Beatles illustrated lyrics, The “

Edited by Alan Aldridge.  Macdonald & Co. London (1990) 

2. ed. 267 orr.

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

"A HARD DAY´S NIGHT" KOLOREETAN



Orain dela gutxi "A hard day´s night" filmearen eszena hau koloreztatuta ikusteko aukera izan dugu. Egia da kuriosoa dela, baina jatorrizkoa nahiago dut. Ez dakit nostalgia kontua den, baina garai hori zuribeltzean gogoratzen dut. Bestalde, Richard Lesterrek filmatu zuena izugarri ona iruditzen zait eta ez dut koloreztatzeko beharrik. Hemen daude bi bertsioak alderatu ahal izateko...