BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Q-346


Q magazine-346

2015eko maiatza 

(London) 130 orr.

Q aldizkari britaniarraren maiatzeko alean Paul McCartney daukagu azalean eta aldizkarian Pauli eskeinitako 10 orrialdeko artikulua Alex Lakeren argazkiekin hornituta.
Beste gauza batzuen artean, Maccaren honako abesti hauei buruzko ausnarketak irakur daitezke
- "I saw her standing there" (The Beatles, 1963)
- "Things we said today" (The Beatles, 1964)
- "Penny Lane" (The Beatles, 1965)
- "Mother Nature´s son" (The Beatles, 1968)
- "May be I´m amazed" (Paul McCartney, 1970)
- "Jet" (Paul McCartney, 1973)
- "Coming up" (Paul McCartney, 1980)
- "That was me" (Paul McCartney, 2007)


2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

BINÉFAR BEATLES WEEKEND 2015


Apirilaren 24, 25 eta 26an Beatleskideen topalekua izango da Binéfar herria. Bertan, ekintza ugari izango ditugu: erakusketak, hitzaldiak, Jesús Ordovasen "John Lennon" liburuaren aurkezpena, bildumagaien azoka edo "Help" filmearen emanaldia, besteak beste.
Hona hemen egun horien egitaraua: