BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

CHAPTER 27 FILMEAREN KARTELAK


Chapter 27 (AEB)

"Chapter 27" 2007an Jarrett P. Schaeferrek zuzendutako filmea da, John Lennonen hiltzaileari buruzkoa dena. Hilketaren aurreko egunak kontatzen zaizkigu, Mark David Chapmanen ikuspegia ematen zaigularik. Filmearen izenburuak "Zekalearen arteko zaindaria" liburuaren kapitulu hipotetiko berri bati egiten dio erreferentzia, Salingerren liburuak 26 baititu. Gogoratu behar da Chapmanek esan zuela hilketarako liburu honetan oinarritu zela.

Filmearen kartel ezberdinak bildu ditut sarrera honetan...


Chapter 27 (AEB)


Chapter 27 (Frantzia)


Chapter 27 (AEB)


Chapter 27 (Japonia)


Chapter 27 (Dinamarka)


Chapter 27 (AEB)


Chapter 27 (Japonia)


Chapter 27 (Japonia)


Chapter 27 (Japonia)

2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

EL GRAN MISTERIO DE LOS BEATLES



"El gran misterio de los Beatles ¿Murió Paul McCartney en 1966?"

Lady Ruth. Mandala Ediciones (Madrid, 2014) 1.ed. 256 orr.

1969an, The Beatles taldea banatu baino lehenago, zurrumurrua zabaldu zen: Paul hilda zegoen eta beste pertsonak ordezkatzen zuen... "Paul is dead" (PID)
Hiri-elezahar honi buruzko liburu honetan datu asko ikertzen dira: Paulen anatomia, disketan eta haien azaletan dauden pistak, abestiak alderantziz entzutean agertzen diren esaldiak, egilearen ustez John Lennon eta Mal Evansen hilketa argitu gabekoak, Beatleskideek hanhemen esandakoak,...
Lady Ruthek dioen bezala, Paulen hilketaz sinisten ez duenak ere Beatlesen historian oraindik argitu gabeko misterio asko daudela pentsatu beharko du.

Liburuaren egilea Gaztelaina irakaslea da eta bi urtez Paulen hilketari buruzko ikerketa egin du. Lady Ruth bere goitizena da. 

Hona hemen berari buruzko lotura: Lady Ruth




2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

HOMENAJE 75 ANIVERSARIO-JOHN LENNON


Maiatzaren 23an, Euskalduna Jauregian, Bilbon, John Lennonen omenez antolatutako kontzertua izango da, bere jaiotzaren 75. urteurrena dela eta.
"Medicos sin Fronteras" GKEren aldekoa  kontzertu honetan "The Quarrymen" taldea izango da (auskalo zeintzuk izango dira gaur egun taldekideak!). Horrez gain, Chenoa, "The Fakeband", "Doctor Flashback", "Extrema urgencia" eta "Highlanders" entuteko aukera izango dugu. 
The Beatles eta Lennonen abestiak entzungo ditugu, baina 60ko eta 70ko hamarkaden beste batzuenak ere. 
Hasiera batean aurkezlea Javier Gurrutxaga izango zela iragarri zen, Orquesta Mondragonen "Liverpool Suite" diskaren abesti batzuk interpretatuko zituelarik. Baina, beste konpromezuak izango dituenez, aurkezlea TeleBilbaoko Joseba Solozabal izango da.
Kontzertua ez ezik, John Lennonen sinadura grabaturik duen kitarra baten zozketa egingo da eta Johnen diska berezi baten ale batzuen enkantea.

2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

IN THE BEGINNING


"In the beginning" 

The Beatles 

Mischief Music (EU, 2013) 

5-7´´SGL (HHA6)


Ezaguna banuen ere lortu berria daukat The Beatlesen diska-kutxa hau. 
Ez dakit diska bilduma ofiziala den ala ez. Kontua da The Beatlesek Tony Sheridanekin grabatutako abesti batzuk dituela eta lehenengo singlearen biak, baina niretzat ezezaguna den enpresak argitaratua dela.
Kutxa honek bost binilo ditu, bostak binilo garden gorriak. Esan beharra dago kutxa urdina ere salgai dagoela, eduki berbera duena baina binilo garden urdinekin.


"In the beginning" 

The Beatles 

Mischief Music (EU, 2013) 

5-7´´SGL (HHA5)