"Beatlemania. Una crònica personal"
Josep Maria Francino
Cal-lígraf edicions (Figueres, 2015) 177 orr.
Beatleszale garenontzat Josep Maria Francino oso ezaguna da aspaldidanik: kazetariaren artikuluak irakurrita dauzkagu, bere bildumaren berri izan dugu edo bere webgunea bisitatzen dugu noizean behin. Liverpooleko taldearen munduan aditua da, zalantzarik gabe, eta bere bizitzan taldeak eragin handia izan du.
Horregatik ez da harritzekoa honelako liburua idatzi izanak, The Beatlesen biografia egin beharrean, taldeak bere biografian zer izan den azaltzen baitu.
Liburuan bi zati bereizten dira. Lehengoan, kronika pertsonal hori kontatzen zaigu: Bartzelonako 65ko kontzertua, Paulen kontzertuak, Tony Sheridanekin izandako musika emanaldiak, The Beatlesi buruzko bilduma, Jordi Serra i Fabraren "L´assassí del Sgt. Pepper´s" liburua,... Bigarrenean, hanhemenka argitaratutako liburuen hitzaurreak edo artikuluak eta aldizkari ezberdinetarako idatzitakoak, bakoitza jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz batzuetan eta katalaneraz beste batzuetan.
Esan behar da, azkenik, liburua katalaneraz idatzi badago ere, gaztelaniaz dakigunentzat ulergarria dela ahalegin txikia eginez gero, benetan merezi duena.