BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2018(e)ko ekainaren 29(a), ostirala

THE LATER YEARS-ALDIZKARIA


"Vintage Rock: The Beatles, the later years"  

Anthem Publishing (Bath)

2018ko ekaina

132 orr.

Pasa den urtean "Vintage-Rock" saileko "The early years" izeneko aldizkaria aurkezten genuen. Oraingoan, horren jarraipena daukagu, "Rubber Soul" diskatik "Let it be" diskarainoko historia kontatzen zaiguna, argazki askorekin hornituta, aurrekoan bezala.

2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

THE BEATLES ET LA FRANCE


"Les Beatles et la France sont des mots qui vont très bien ensemble"

Thierry Liesenfeld

Le castor astral & Saphyr/Kaloné Production

(2005) 1. ed. 298 orr.

Asko gustatu zait liburu hau.
The Beatles taldeak Frantzian izan duen/zuen eragina azaltzen zaigu bertan argazki ugariekin hornitutako testuan. Hasteko, 1964an taldeak, Sylvie Vartanek eta Trini Lopezek ere kantatzen zuten egunetan, Pariseko L´Olympian aste batez izandako kontzertuen berri ematen zaigu, geroago, 1965ean Parisen, Lyonen eta Nizan izandakoei errapaso egiten bazaie ere. Izugarrizko argazki bilduma eskeintzen zaigu...
Bestaldetik, bertako egunkari eta aldizkarietan izandako harrera ikus dezakegu, eta Frantziako eta Kanadako diskografiaren laburpena kontsulta daiteke. 
Eta amaitzeko, gehigarri moduan, taldearen abestiak dituen CDa daukagu, talde ezberdinek egindako bertsioak dituenak, batzuk frantseseraz eta beste batzuk ingelesez.


"Les Beatles: Un regard français"

Saphyr

6006

Frantseseraz:

1. Les Bel Canto- "J´en suis fou" ("Love me do")
2. Les Kelton- "Le diable dans le coeur" ("Devil in Her Heart")
3. Les Baronets- "Oh! Je veux être à toi" ("I Wanna Be Your Man")
4. Les Fizz- "Si tu fais ça" ("You Can´t Do That")
5. Tony Victor- "Plus la même" ("I Call Your Name")
6. Les Baronets- "Laisse-moi me reposer" ("A Hard Day´s Nigth")
7. Les Hou-lops- "Ces mots qu´on oublie un jour" ("Things We Said Today")
8. Les Faux Frères- "Une fille pour deux garçons" ("You Like Me Too Much")
9. Les Sinners- "Penny Lane"
10. Fr David- "Il est plus facile" ("Strawerry Fields Forever")
11. Erick Saint-Laurent- "C´est devenu un homme" ("She´s Leaving Home")
12. Les Mersey´s. "Ta mère ne sait pas" ("Your Mother Should Know")
13. Gerard Saint-Paul. "La ballade de John et Joko" ("The Ballad Of John And Yoko")
14. Gerard Saint-Paul. "Let it be"

15, Reportage de Philippe Talois, le 30 août 1964.

Ingelesez:

16. Patchwork. "Twist and Shout"
17. A day in the life. "From Me To You"
18. The Beatlows. "Can´t Buy Me Love"
19. Carnaby Street. "I´m Down"
20. Liverpool. "Paperback Writter"
21. Let Hit Be. "For  No One"
22. Let Hit Be. "Eleanor Rigby"
23. Spirit of Lucy. "I´m Only Sleep"
24. Les Rapaces. "Lady Madonna2

25. The Repeatles. "Please Mister Postman"
26. The Repeatles. "You´re Going To Lose That Girl"
27. The Repeatles. "We Can Work It Out"

2018(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

MOJO ALDIZKARI BEREZIAK


"Mojo-Special Limited Edition: 1000 days of Beatlemanía: The early years-april 1, 1962 to december 31, 1964"

Londres

146 orr

Mojo aldizkariaren  beste bi ale hauek lortu ditut.
The Beatlesi eskeinitako bi ale bereziak dira: lehenengoa 1962 eta 1964 urteen artekoari buruzkoa, eta bigarrena 1968 eta 1970 urteen artekoa ikertzen duena. Biak argazki bilduma izugarriarekin hornituta. 
Ba al dago 1965 eta 1967 urteen artekoa gai duena?


"Mojo-Special Limited Edition:1000 days of Revolution: The Beatles´Final  years-Jan 1, 1968 to september 27, 1970"

Londres 

146 orr.


2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

AMERIKAKO DEBUTA-30. URTEURRENA


"The 30th Anniversary of The Beatles Debut in America. 1964-1994"

Hauek dira orain dela gutxi lortutako irudiak. The Beatles taldeak AEBn izan zuen  debutaren urteurrena ospatzeko jarrri ziren salgai, baina ez dakit zein enpresak egin zuen.

TITANS VINYL FIGURES-RINGO-2


Titans Vinyl Figures-Ringo Starr

("All together now" bildumakoa)

Subafilms Ltd (2017)

11 cm-ko irudia

"All together now" bildumaren irudiekin amaitzeko, hona hemen Ringo Starrena...