BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2019(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

ABBEY ROAD-3LP ANNIVERSARY EDITION



Abbey Road-3LP Anniversary Edition

The Beatles

Apple Records (2019)

E.U.

Abbey Road-7791512 (0602577915123)
Abbey Road Sessions-0800746 (0602508007460) 0602508007446
Abbey Road Sessions2-0800747 (0602508007477) 0602508007446

Aurten Abbey Road diskaren argitarapen bereziak erostea tokatzen zaigu, diskaren argitalpenaren 50. urteurrena dela eta... (The Beatlesen materiala argitaratzea negozio ezinhobea da, noski!)

Beti bezala, formatu desberdinak argitaratu dira (LPa, CDa, CDak eta BluRay dituen edizio berezia eta 3 LP dituen edizio berezia) 
Hemen aurkezten duguna hiru LP dituena da, lehenengoa jatorrizko diskaren erremasterizatua da eta beste bietan saioen grabaketak entzun daitezke. 

Ezin izan dut erosi gabe utzi!


Abbey Road-3LP Anniversary Edition (LP-1)

The Beatles

Apple Records (1919)

E.U.

7791512 (0602577915123)


CLASSIC ROCK-266


"Classic Rock-266"

Classic Rock (London)

Iraila 2019

124 orr.

The Beatlesen "Abbey Road" diskaren 50. urteurrena betetzen den urte honetan, Classic Rock aldizkariak taldeari eskeintzen zion azala iraileko zenbakian. 
Barruko artikuluan 12 orriko informazioa dago, eta bertan diskaren nondiknorakoak eta  abestien banan banako azterketa irakur daitezke.

RECORD COLLECTOR-THE BEATLES VOL.3


"The Beatles. Vol 3: Ascension (1968-2019)"

Record Collector Magazine

London  

116 orr.

Record Collector Magazinek The Beatles taldeari buruzko aldizkari bereziak argitaratu ditu. Oraingoa seriearen hirugarrena da eta "Ascension" izenpean taldearen azken urteak eta banaketaren ondorengoak kontatzen ditu. 

Irakur daitezkeen artikuluak honako hauek dira:

1) The UK Albums 1968-70
2) The UK singles 1968-70
3) Plus... 
The Christmas flexis, Hey Jude, Solo Ringo, Solo Paul, Solo George, Solo John, Posthumous compilations
4) Icebert Rigth Ahead!
5) Thje last Hurrah
6) How to break a pop group
7) From here to eternity

Seriearen beste biak "Evolution" (1940-1964) eta "Revolution" (1965-1967) dira, eta, sarrera honetan aurkezten dugunarekin The Beatlesen historia osoa kontatzen digute era erakargarri eta sakonean.


EL FENÓMENO MUSICAL QUE CAMBIÓ EL MUNDO


"Los Beatles. El fenómeno musical que cambió el mundo"

Ernesto Assante

BLUME (Barcelona, 2019)

1.ed.

208 or. 

Beste dibulgazio liburua gaztelaniazko Beatlesen bibliografian... Oso ondo argitaratua eta argazki askorekin, baina informazio berririk gabekoa beatleszaleak garenontzat. Hala ere, Liverpoolgo taldeari buruzko informazio orokorra bilatzen duenarentzat egokia da. 

"The Beatles 1962-1969. From Liverpool to Abbey Road" izeneko liburuaren bertsioa daukagu, baina azalaren diseinua aldatuta dago.


"The Beatles 1962-1969. From Liverpool to Abbey Road"

Ernesto Asante

2019(e)ko abuztuaren 1(a), osteguna

TAXMAN BEATLES BAR-EDALONTZIAZPIKOA


Taxma Beatles Bar-Edalontziazpikoa

Taxman Beatles Bar

(León)

The Beatlesekin zerikusia duen beste pub baten edalontziazpikoa da honako hau.
Pubak Taxman du izena eta Leónen dago. Argi dago, hango apainketa dela eta, bertako beatleskide kutunena Harrison dela...


"Taxman" BeatlesBar (León)

2019(e)ko ekainaren 28(a), ostirala

WEDDING ALBUM-CD



"Wedding album" 

John Ono Lennon & Yoko Ono Lennon


CD

SC291/CHIM29


John eta Yokoren ezkontza 1969ko martxoaren 20an izan zen, eta "Wedding Album" argitaratu zuten urte berean, bikotearen hirugarren diska "abangoardista" izango zena. Berezia eta kuriosoa, baina ikuspegi musikaletik interes gehigerik gabekoa izan zen.
Aurten, ezkontzaren eta diskaren 50. urteurrenaren aitzakiarekin, "Wedding Album" berrargitaratu da Secretly Canadianen eskutik.
LParen kopia zuzena argitaratu da binilo zurian eta sarrera honetan aurkezten dugun CD formatuko hau.
Beatleszale eta Lennonzale amorratuentzako produktua da...



"YESTERDAY" FILMEA


"Yesterday" filmearen kartela

Gaur estreinatzen da Danny Boyleren azken filmea, "Yesterday" izena duena, baina gure artean estreinaldia uztailaren 5ean izango da. 
Beatelesen musikari buruzko filmea da, baina The Beatlesarik gabe, zuzendarik dioen bezala...
Filmean Jan Malicken historia kontatzen zaigu. Arrakastarik gabeko kantari eta kitarrista da, baina mundu osoan gertatzen den argi-galera baten ondoren, The Beatlesen abestiak gogoratzen duen bakarra da. Taldearen abestiak kantatzen hasten da eta musikaren izarra izatera heltzen da.
Abestien artean, "She loves you", "I watn to hold your hand", "I saw her standing there", "In my life", "Penny Lane", "Eleanor Rigby", Strawberry fields forever", "Here comes the sun", "Hey Jude", "Help!", eta "All you need is love" entzuteko aukera izango dugu.
Filmea ikusteko irrikitan gaude, baina momentuz trailerrarekin geldituko gara...





2019(e)ko maiatzaren 12(a), igandea

THE LOST LENNON TAPES


"The Lost Lennon Tapes-1" 

Bag Records (USA, 1988) LP (5073)

Hauek dira neuk ditudan "The Lost Lennon Tapes" saileko diskak...

"The Lost Lennon Tapes"  Westwood One Radio Networkek 1988 eta 1992 bitartean Lennonen ezkutuko grabaketei buruz emititutako asteko programa izan zen. Horrekin batera, Bag Recordsek 35 LP argitaratu zituen, haietariko batzuk hemen aurkezten ditugun hauek.

Oraindik bigarren eskuko merkatuan edo Interneten bidez aurki daitezke, baina ez da erraza.





"The Lost Lennon Tapes-2" 

Bag Records (USA, 1988) LP (5074) 





"The Lost Lennon Tapes-6" 

Bag Records (USA, 1988) LP (5078) 





"The Lost Lennon Tapes-12" 

Bag Records (USA, 1988) LP (5084) 





"The Lost Lennon Tapes-13" 

Bag Records (USA, 1988) LP (5085) 





"The Lost Lennon Tapes-14" 

Bag Records (USA, 1989) LP (5086) 





"The Lost Lennon Tapes-15" 

Bag Records (USA, 1988) LP (5087) 

 



"LIKE DREAMERS DO" FANZINEA


1 zka 

Orain dela gutxi aldizkari hauek lortu ditut, baina, egia esan, ez dakit originalak diren, haietariko batzuk fotokopia hutsak baitira. Beharbada horrela argitaratu ziren, bitarteko eskasak zirela eta...
"Like dreamers do" izeneko fanzinea Bartzelonan argitaratu zuen bertako Beatles Fan Clubek , lehenengo zenbakietan Badalonako "Colectivo Beatlemano" izena jartzen badu ere. 
Ez dakit zenbat zenbaki argitaratu ziren, baina gutxienez 30, hori (1995ko udaberrikoa dena) ikusita daukadalako.
Bestalde,  esan beharra dago 15. zenbakitik aurrera katalaneraz ere argitaratu zirela. 


5. zka 


6. zka


7. zka (Iraila/Azaroa 1989)


8. zka (Azaroa 1989/Urtarrila 1990)


9. zka (Urtarrila/Martxoa 1990)


10. zka (Martxoa/Maiatza 1990)


11. zka (Maiatza/Uztaila 1990)


12. zka (Uztaila/Iraila 1990)


13. zka (Urria/Abendua 1990)


14. zka (Abendua 1990/Otsaila 1991)


15. zka (Martxoa/Ekaina 1991)- Katalaneraz


16. zka (Iraila/Abendua 1991)-Katalaneraz


21. zka (Abendua 1992/Martxoa 1993)-Katalaneraz


23. zka (Ekaina/Iraila 1993)-Katalaneraz


24. zka (Iraila/Abendua 1993)-Katalaneraz


25. zka (Abendua 1993/Martxoa 1994)-Katalaneraz