BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2022(e)ko urtarrilaren 20(a), osteguna

JOHN LENNON-BETAURREKO PSIKODELIKOAK

 


John Lennon-Betaurreko psikodelikoak

9,5 cm (Binilozkoa)

Pop! Rocks-246

Funko

(2021)

Honako hau Funko enpresak egindako John Lennonen beste irudia da. Nahiko arraroa gertatzen da betaurreko psikodeliko horiek dituen irudi zuria, baina Beatleszaleok topatzen dugun guztia edo ia guztia eskuratzen dugu...





2022(e)ko urtarrilaren 18(a), asteartea

JOHN LENNON-MILITARY JACKET

 


John Lennon-Military jacket

9,5 cm (Binilozkoa)

Pop! Rocks-246

Funko

(2021)


Eskuratu berria daukat Funko enpresak egindako John Lennonen irudi hau, kantariak 70ko hamarkadan erabilitako  alkondara militarra jantzita duena.
Johnek "The salvation army" erakundean erosi zuen infanteriako alkondara da, Coreako gudan erabiltzen zen motakoa. 1972an New Yorkeko Garden Centerren egindako "One to One" izeneko kantaldian, adibidez, erabili egin zuen.

Alkondarari buruzko historiaz gehiago jakin nahi izanez gero, lotura honetan kontsulta daiteke.



2022(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

FILOSKOPIOA

 


"The Beatles cover to cover-A Flipbook"

FLIPTOMANIA, Inc.

(2009)

Honako hau The Beatlesi buruzko filoskopio bat da. Nik ez nekien filoskopio bat zer zen hau ikusi baino lehenago...
Filoskopioa edo folioskopioa liburu berezi bat da, bertan irudiak dituena, orri batetik bestera irudiek aldaketa txiki batzuekin eginda. Orriak arin pasatzerakoan animazioa ikusten da, marrazki bizidunetan egiten den moduan.
Kasu honetan, The Beatlesen LPen azalen gaia lantzen da.

Hemen youtuben aurkitutako bideoan ikus daiteke filoskopio hau nolakoa den.