BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

UNCUT-300

 


"UNCUT-300"

(2022ko maiatzza)

NME NETWORKS (West Sussex)

146 orr.

UNCUT aldizkaria 300. zenbakira helduko da maiatzean. 

Maiatzeko azalean Paul McCartney agertzen da Linda McCartneyk egindako argazki batekin. 

Paulen 80. urtebetetzea ospetzeko edo aitzakiarekin , McCartneyri buruzko iruzkinak ditugu artikulu luze batean. Bertan oso ezagunak diren pertsonek Beatleskideaz hitz egiten digute, bakoitzak bere ikuspuntutik eta garai bati buruz. Haien artean, Ringo Starr, David Crosby, Elvis Costello, Brian Wilson edo Paul Weller aurkitzen dira. 

Guztion artean Paul McCartneyren nortasuna eta lana hurbiltzen dizkigute. 

Bestaldetik, aldizkariarekin batera, "Modern Classics" izeneko CDa gehitzen da. 


2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

EL SUBMARÍ GROC-28

 


"El Submarí Groc-28"

(2022ko udaberria)

36 orr.

Jadanik Kataluniako "El Submari Groc" fanzinearen 28. zenbakia atera da.
Orain arte ez dut inoiz irakurri, baina bazkidea egin eta gero, etxera heldu zait aste honetan. 
Aldizkarian Hamburgon egindako grabaketei buruzko artikuluaren lehenengo atala irakur daiteke eta George Harrisonek Hare Krishna mugimenduarekin izandako harremana gogoratzen digun María Martinezen artikulua ere. Horiez gain, Ramón Morenok Josep María Francino zenduari egindako omenaldi-idazkia, Julia Iranzok The Beatles taldeak modarekin izandako zerikusia aztertzen duen artikulua eta Mari Hopkin kantaria gogoratzen duena.
Eta, nola ez, azken diska, liburu eta aldizkarien berri ematen zaigu.