BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

EL SUBMARÍ GROC-30


"El submarí groc-30"

(2022ko iraila)

36 orr.

"El submarí groc" fanzinearen 30. zenbakia kalean dago jadanik.

Oraingo honetan, Beatlesen disken, liburuen eta aldizkarien berrikuntzez hitz eginez gain,  honako artikuluak irakur daitezke bertan:
- "Get back" dokumentala dela eta, orain arte ezezagunak ziren datuak  ikertzen ditu Alejandro Iranzok.
- Paul McCartneyren "Got back" tourraren hasierari buruzkoa, Bostonen ekainean izandako kontzertua, hain zuzen ere. 
- Enrique Barcelona bildumagileari egindako elkarrizketa.
- John Lennonen "Instant Karma" singleari buruz Fernando Castejonek idatzitakoa. 
- "L´Estartit Beatles weekend"ren kronika.
- Ourensen izandako "Ao redor do Universo Beatles" erakusketa.
- Apple Recordsetik sortutako James Taylor kantariari buruzkoa. 

ALGO MÁS QUE UNA MODA


"Beatles. Algo más que una moda"

Casa del Cordón. 1994ko urtarrilaren 10etik 24ra arte

1994an  Gasteizko "Casa del Cordón" izeneko Erdi Aroko eraikinean The Beatlesi buruzko erakusketa izan zen, eta erakusketa horri dagokio orain aurkezten dugun foilleto hau.
Triptiko bat da eta kuriosoa iruditu zait bertan irakur daitekeen Mario Benedettiren "Yesterday y mañana" poema, niretzat guztiz ezezaguna zena. 

2022(e)ko urriaren 1(a), larunbata

GET BACK LIBURUA

 


"The Beatles-Get back" 

The Beatles

Libros Cúpula

Barcelona, 2021

1. ed.

240 orr.

Aspaldian argitaratu zen liburu hau, baina orain arte ez dut blogean aurkeztu. 
Liburu hau Peter Jacksonen "The Beatles: Get back" filmearen estreinaldiarekin batera jarri zen salgai, eta, nola edo hala, filme horren osagarria dela esan daiteke.
Liburuan "Let it be" diskaren sorketa dokumentatzen da, beatleskideen arteko elkarrizketak irakur daitezkeela. Diskaren grabaketa prozesua eta haien arteko harremanak ezagutzeko aukera ezin hobea da eta gainera orain arte ezagutzen ez ziren argazki asko ditu. 
Behar-beharrezko liburua da beatleszale guztientzat!


LETRAS ILUSTRADAS DE 178 CANCIONES

 


"Los Beatles. Letras ilustradas de 178 canciones"

BLUME (Barcelona, 2021)

1. ed.   304 orr.

Liburu honek aspaldian argitaratutako Alan Aldridge editorearen  "The Beatles Illustraded Lyrics" liburuaren ildotik jokatzen du. Hala ere, Aldridgeren liburuaren kasuan abestien letrak marrazkiekin lagunduta zeuden bitartean, liburu berri honetan argazkiak erabili dira lan hori egiteko. Dena den, oso liburu erakargarria dela esan daiteke.