BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2024(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

MOJO COLLECTORS´ SERIES: LENNON & McCARTNEY


"The Collectors´ series: Lennon & McCartney"

Deluxe Anthology Edition

Mojo

260 orr

Hauxe da argitaratu berria den John Lennon eta Paul McCartneyri buruzko aldizkaria. Aspaldian Mojok argitaratu zituen bi aldizkari berezi (bat Lennoni buruzkoa eta bestea McCartneyri eskeinitakoa) bateratzen dituena. Biak jadanik agortuta daude, eta oraingoan batera argitarapen berezian irakur ditzakegunak. 


THE ULTIMATE MUSIC GUIDE: THE BEATLES (DEFINITIVE)


"The Ultimate Music Guide. The Beatles (Definitive Edition)"

UNCUT (UK)

172 orr.

2024

UNCUT aldizkariak argitaratzen duen "The Ultimate Music Guide" atalean "The Beatles" taldeari eskeinitakoa dago salgai. 
Aldizkariak berak esaten duenez, behin betiko edizioa daukagu, orain arte behin baino gehiagotan argitaratu baita. 
 

EL SUBMARÍ GROC-38

 

"El Submarí Groc-38"

2024ko iraila

36 orr.


"El Submarí Groc" aldizkariaren azken alean honako artikulu hauek irakur ditzakegu

- "The Beatles" Summer Festivals.

- Paul McCartneyk Madrilen izango duen kontzertuari buruzkoa.

- John Lennonen "Mind Games" diskaren edizioak ikertzen dituena.

- "Song by George Harrison" diskari buruzkoa. 

- Jaume Gil bidumagileari egindako elkarrizketa.

- Luis Merinok idatzitako "Beatles on the radio".

- "The Beatles"en baterijolei buruzko artikuluaren 6. zatia. 

- "The Ronettes" taldearen Ronnie Spector kantariari buruzkoa. 

Eta hauez gain, Beatlesekin zerikusia dituzten azken liburu, aldizkari eta disken berri daukagu.


2024(e)ko irailaren 6(a), ostirala

EL SUBMARÍ GROC-EXTRA 2024


"El Submarí Groc-Extra 2024"

2024ko uda

36 orr.

Hauxe da "El Submarí Groc" fanzinearen uda honen ale berezia.  Oraingo honetan, The Beatles taldearen musika gaia hartuta, egindako bertsioen, parodien eta omenezko diskak ikertzen dira. 

 

2024(e)ko uztailaren 30(a), asteartea

"IMAGINE" PARISEN

 


John Lennonen "Imagine" abestia protagonista izan zen berriro Joku Olimpikoetan.
Hemen ikus eta entzun dezakezue "Imagine" Pariseko Joku Olimpikoen Irekiera Zeremonian, Sena ibaian zehar antolatu zena. Pianojolea Sopiane Parmat izan zen eta abeslaria Juliette Armanet. 

2024(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

UNCUT-328

 


"UNCUT-328"

UNCUT aldizkariaren ekaineko alearen azalean John Lennonen irudia daukagu. Horrez gain, Bob Gruenek John eta Jokori egindako argazkia aurkezten duen bildumagileentzako azala, "Mind Games" garaiari buruzko artikulua daukan aldizkarian. 
Lennonen bakarreko diskografia ikertzen duen 32 orriko liburuxkua eta "Mind Games" diskaren abestiak dituen CDa.


"UNCUT-328"

Collector´s cover

Kelsey Media, Kent

(2024ko ekaina)

122 orr.


"John Lennon. Every album reviewed!"

32 orr. 


"John Lennon- Mind Games. The Ultimate Collection. Sampler"

UNCUT

ED SULLIVAN MEGA SET

 

Mega Set The Beatles Ed Sullivan Show

681 piezadun eraikin jokoa

 
Joko berri bat The Beatlesen bildumagileentzat...
Kasu honetan eraikin jokoa da, The Beatles taldea Ed Sullivanen programan izan zenean izan zuen platoa irudikatzen duena. 
681 piezaduna da  eta LED argiak gehitzen dira platoa argitzeko.

Amazonen dago salgai. 

EL SUBMARÍ GROC-37

 


"El submarí groc-37"

2024ko ekaina

36 orr.

"El submarí groc" aldizkariaren ekaineko alean honako artikulu hauek irakur ditzakegu:

- "Let it be" filmearen historia, 60ko hamarkadan planteatu/filmatu zenetik, Peter Jacksonen azken bertsioa aurkeztu arte.
- Phillip Normani egindako elkarrizketa. 
- Ringo Starren "Crooked Boy" EPri buruzkoa.
- Albert Palma bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- Wings taldearen "Onde Hand Clapping" diskaren 50. urteurrena. 
- The Beatlesen bateriajoleei buzuko laugarren atala. 
(Cliff Roberts, Paul McCartney eta Norman Capman)
- The Beatlesen kolaborazien atal berria: Ravi Shankar, Nicky Hopkins, Cheech and Chong eta Don Nix.
- John Taverner musikagileari buruzkoa. 


2024(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

EL SUBMARÍ GROC-36

 


"El submarí groc-36"

2024ko martxoa

36 orr. 

Martxoaren "El Submarí Groc" aldizkarian The Beatlesen munduan murgiltzeko aukera berria daukagu. 

Diska, liburu eta aldizkarien berrikuntzen berri emanez gain, honako artikulu hauek irakur ditzakegu:
- 1962-1966 eta 1967-1970 diska  gorriaren eta urdinaren berrargiltapena.
- McCartneyren Got Back Tourra Rio de Janeiron.
- Wings taldearen kitarrajolea izandako Denny Laineri buruzkoa, abenduan hil zena.
- Diska zuriaz egindako iruzkina.
- Yoto Playez hitz egiten duena.
- Antonio Benete bildumagileri egindako elkarrizketa. 
- L´Estartit Beatles Weekenden 18. urteurrena. 
- The Beatlesen bateriajoleak-3. zatia. 
- "Born To Boogie" filmean Ringok izan zuen partaidetza. 
- Lon & Derrek Van Eaton musika-bikoteari buruzkoa. 

ADIVINA LOS BEATLES

 


"Adivina Los Beatles"

Isabella Godel & Daniela Godel

Libre Albedrio (Almería, 2023)

1. ed. 

104 orr. 


Ederra Isabella Godel eta Daniela Godelen liburu hau. 
Asmatzen jokatzeko liburua da, Daniela Godelen 65 akuarelek The Beatlesen 65 abestien izenburuak gordetzen baitituzte, liburuaren azken zatian Isabel Godelen testuek argitzen dituenak, hain zuzen ere. 
Jolasteko momentua da...

2024(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

SPEAK UP-462

 


"Speak up-462"

(2024ko otsaila)

RBA (Barcelona)

66 orr.

Ingelesa ikasteko Speak up aldizkariaren otsaileko alean The Beatles taldea gaia lantzen da. Alde batetik, Graig Brownen "The Beatles in Time" liburuari buruzko artikulua daukagu, eta, bestetik, taldearen 10 abesti entzuteko eta lantzeko aukera, bakoitza dagokion bere ingeles mailari lotuta.  

2024(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

MOJO-364

 




"Mojo-364"

2024ko martxoa

Mojo (London)

114 orr. 

Mojo aldizkariaren martxoaren alean azala Paul McCartneyri eskeintzen zaio. 
Aldizkarian Paul McCartneyri egindako elkarriketa esklusiboa irakur dezakegu, The Wings taldearen garaia gogora ekartzen diguna, eta batez ere Band On The Run diska, 50 urte pasa direnean. 

Eta aldizkariarekin batera Jet Powered Pop! izeneko diska.


EL SUBMARÍ GROC-35

 


"El submarí groc-35"

2023ko abendua

36 orr.

Oraindik ez neukan  idatzita abenduko "El Submarí groc" aldizkariaren aleari buruzko sarrera eta ia hiru hilabete pasa dira!!

Liburu, aldizkari eta disken berrikuntzen berri emanez gain, aldizkariaren edukia honako hau da:
- "Now and Then" diska. 
- Sevilla Beatlemanía.
- Ringoren "Rewind Forward" diska. 
- Kenneth Womacki egindako elkarrizketa. 
- Alfonso Spatolisano bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- John Lennonen "Whaterver get´s you than the night" diskari buruzko artikulua.
- The Beatlesen bateriajoleak-2: Mike McCartney eta Tommy Moore. 
- 1972ko beatleskideen kolaborazioak-2. 
- Elephant´s Memory Band taldeari buruzko artikulua. 

Aldizkariarekin batera bi diska eskeintzen dira. Lehenengoa, Pop Go The Beatles gabonetako  progamarekin, The Beatlesekin lotura zeukaten zazpi diska argitaratu ziren 1973 urteari buruzkoa dena, eta bigarrena 1963ko Stowen izandako kontzertua daukana.