BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2024(e)ko uztailaren 30(a), asteartea

"IMAGINE" PARISEN

 


John Lennonen "Imagine" abestia protagonista izan zen berriro Joku Olimpikoetan.
Hemen ikus eta entzun dezakezue "Imagine" Pariseko Joku Olimpikoen Irekiera Zeremonian, Sena ibaian zehar antolatu zena. Pianojolea Sopiane Parmat izan zen eta abeslaria Juliette Armanet. 

2024(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

UNCUT-328

 


"UNCUT-328"

UNCUT aldizkariaren ekaineko alearen azalean John Lennonen irudia daukagu. Horrez gain, Bob Gruenek John eta Jokori egindako argazkia aurkezten duen bildumagileentzako azala, "Mind Games" garaiari buruzko artikulua daukan aldizkarian. 
Lennonen bakarreko diskografia ikertzen duen 32 orriko liburuxkua eta "Mind Games" diskaren abestiak dituen CDa.


"UNCUT-328"

Collector´s cover

Kelsey Media, Kent

(2024ko ekaina)

122 orr.


"John Lennon. Every album reviewed!"

32 orr. 


"John Lennon- Mind Games. The Ultimate Collection. Sampler"

UNCUT

ED SULLIVAN MEGA SET

 

Mega Set The Beatles Ed Sullivan Show

681 piezadun eraikin jokoa

 
Joko berri bat The Beatlesen bildumagileentzat...
Kasu honetan eraikin jokoa da, The Beatles taldea Ed Sullivanen programan izan zenean izan zuen platoa irudikatzen duena. 
681 piezaduna da  eta LED argiak gehitzen dira platoa argitzeko.

Amazonen dago salgai. 

EL SUBMARÍ GROC-37

 


"El submarí groc-37"

2024ko ekaina

36 orr.

"El submarí groc" aldizkariaren ekaineko alean honako artikulu hauek irakur ditzakegu:

- "Let it be" filmearen historia, 60ko hamarkadan planteatu/filmatu zenetik, Peter Jacksonen azken bertsioa aurkeztu arte.
- Phillip Normani egindako elkarrizketa. 
- Ringo Starren "Crooked Boy" EPri buruzkoa.
- Albert Palma bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- Wings taldearen "Onde Hand Clapping" diskaren 50. urteurrena. 
- The Beatlesen bateriajoleei buzuko laugarren atala. 
(Cliff Roberts, Paul McCartney eta Norman Capman)
- The Beatlesen kolaborazien atal berria: Ravi Shankar, Nicky Hopkins, Cheech and Chong eta Don Nix.
- John Taverner musikagileari buruzkoa.