BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2025(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

THE COLLECTORS´ SERIES- PART 1



"The Collectors´ Series. The Beatles Part 1"

MOJO

(2025)

130 orr. 

Hauxe 2018an MOJOk argitaratutako "The Red Issue, 1962-66" izeneko aldizkariaren berrargitarapena da, gaurkotua izan dena. 
Hala ere, ez dago berritasun handirik aldizkari berri honetan. Horregatik, aurreko argitalpena ez dutenentzat baino ez da interesgarria. 


2025(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

THE HISTORY OF ROCK-1965


"The history of the rock-1965"

UNCUT

(2025eko otsaila)

148 orr.

UNCUT aldizkariak ale berezi hau argitaratu du, 1965ean izandako musika ikertzen duena. Musikarien artean, The Beatles taldea arrakasta itzelean murgilduta zegoen eta, horregatik, ale berezi honen azala eskeini diete (argazkia Michael Ochsen artxibokoa da). 
Aldizkarian New Musical Express eta Melody Makerren artxiboak berrargitaratzen dira.