BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko irailaren 3(a), asteartea

MADE IN SPAIN-EDICIÓN ESPECIAL



Los Beatles made in spain-Sociedad y recuerdos en la España de los sesenta (Edición especial )

(100 aleko argitalpen zenbatua)

Javier Tarazona

Centro de Historia de Zaragoza (2011) 

2011ko apirilaren 7tik abuztuaren 7ra Zaragozako Centro de Historia deitutakoan izan zen erakusketa arrakastatsua dela eta, katalogo txikia argitartu zen. Aurreko sarrera batean horren berri eman nuen, baina oraingo honetan 100 aleko argitarapen berezia dugu hizpide. 
Kutxa batean, adierazitako katalogoaz gain, The Beatlesen EP edo single bat gehitzen da, titulu ezberdinarena ale bakoitzarekin. Diska horiek ekoiztu zirenetik bizitza luzea izan dutenez, marratuta edo apurtuta egon daitezke, beren historiaren ondorioak argi ikusteko edo.
Bestaldetik, diskaren azalean EP edo single horren jatorrizko irudia ikus daiteke, kasu honetan Get back/Don´t let me downena.


 Los Beatles made in spain-Sociedad y recuerdos en la España de los sesenta 

Katalogoa



Get back/Don´t let me down diskaren azala

EMI/Editorial Milenio

(2011)



Get back/Don´t let me down

EMI

J-066-04.084

(1969)

2013(e)ko irailaren 2(a), astelehena

PAUL PELUTXEA


Paul McCartney Pelutxea-Yellow submarine 

(30 zm)

Factory Entertainment, Inc (USA)

(2012)

AEBko Factory Entertainment Inc enpresak ekoiztutako pelutxeekin jarraituta, hona hemen Paul McCartneyrena...

2013(e)ko abuztuaren 9(a), ostirala

JOHN PELUTXEA


John Lennon Pelutxea-Yellow submarine 

(30 zm)

Factory Entertainment, Inc (USA)

(2012) 

AEBko Factory Entertainment, Inc enpresak ekoiztuta eta Txinan eginda Yellow Submarine filmean oinarritutako pelutxeak daude salgai zenbait dendetan. Hemen ikus daitekeena John Lennonena da, baina beste Beatleskideenak ere badaude, Blue Meanie eta submarinoarenaz gain.
Informazio gehiago kontsulta daiteke www.factoryent.com webgunean.

2013(e)ko uztailaren 29(a), astelehena

MOJO-237


 “Mojo-237”

London (2013ko abuztua) 130 orr.

Abuztuko alean Mojo magazine aldizkari musikalak The Beatlesi buruzko artikulu multzo luzea eskeintzen digu, hogeitabat orrikoa, hain zuzen ere.
Bertan taldearen 1963ko  historia kontatzen zaigu, Please, please, Me lehenengo LPa argitaratu zenean Britaina Haundian arrakasta itzela hasi zenetik, With The Beatles diskak munduko beatlemania piztu arte.
Oso artikulu interesgarriak dira, argazki ugariz hornituta, haietariko batzuk nik ezagutzen ez nituenak.
Eta horrez gain, With The Beatles diskaren bertsioak dituen CDa argitaratu da, We´re With The Beatles izenekoa, jatorrizko diskaren azalaren imitazioa daukana…


“We´re with the Beatles”

Askoren artean. Mojo magazine (2013ko abuztua)

  1. The James Hunter Six It Won´t Be long
  2. Ian Mcnabb (Featuring Thomas McConnell) All I´ve Got To Do
  3. Chris Difford (Featuri Arcelia) All My Loving
  4. Eva Petersen  (Featuring Will Sergeant) Don´t Bother Me
  5. Wreckless Eric & James Nichols Little Child
  6. Taken by trees Till Threre Was You
  7. Mama Rosin (Featuring Mick Collins & Matt Verta-Ray) Please Mister Postman
  8. The view Roll Over Beethoven
  9. Sara Lowes Hold Me Tight
  10. Jacco Gardner You Really Got A Hold On Me
  11. Pete Molinari I Wanna Be Your Man
  12. Trevor Moss & Hannah-Lou Devil In Her Heart
  13. Magic Arm Nor A Second Time
  14. Kitty, Daisy & Lewis Money (That´s What I Want)


2013(e)ko uztailaren 19(a), ostirala

ETA... GASTEIZEN ERE!


 The Beatelesen txotxongiloak Gasteizen (2013-07-17)

Donostian eta Bilbon egon ondoren, Gasteizi heldu zitzaion txanda... Izan ere, The Beatlesen txotxongiloak asteazkenean Gasteizko kaleetan ikusteko eta "entzuteko" aukera izan genuen. Euskal Herrian zehar egindako bira bertan amaituko da?


Gasteizko emanaldia prestatzen


Emanaldia hasteko prest!

2013(e)ko uztailaren 15(a), astelehena

THE BEATLES´ GARDEN-62


The Beatles´garden-62

(2013ko ekaina)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Sei hilabete itxaron izan behar dugu Zaragozako Sgt. Beatles´s Fan Cluben The Beatles´ garden aldizkariaren azken alea jasotzeko. Ze denbora luzea! Zaila izan beharko da hurrengo aldizkaria ateratzea…

Hauxek dira dituen artikuluak:
1) “Reedición de Magical Mystery Tour”
2) Inside Abbey Road Studios”
3) Paul McCartney Archive Collection atalaren barruan “RAM, la vida en el campo”
4) “50 aniversario de Los Beatles en Tenerife”
5) Binéfar Beatles Weekend

Esan beharra dago honekin batera “The Beatles Globe” izeneko boletinaren 37. zka ere argitaratu dela, The Beatles taldearekin zerikusia duten beste berriak jasotzen dituena: liburuak, erakusketak, argitalpenak,… 

2013(e)ko ekainaren 10(a), astelehena

IRUDI ARGENTINARRAK


Irudi argentinarrak (7,5 cm-koak)

Sarrera honetan Argentinako irudi hauek aurkezten ditut, orain dela gutxi eskuratu ditudanak. Taldearen bigarren garaiari dagozkie Abbey Road edo Let it be diskak grabatu zuten horietakoari. Badakit lehenenego garaiko irudiak daudela, A hard day´s night filmearen garaian zeukaten orrazkera eta jantziekin irudikatuta... Baina,  horiek ez ditut nire bilduman.
Eskuz margoztuta daude eta bakoitzak Beatleskidearen abizena dauka idatzita Argentina hitzaren gainean. 
Ez dakit noizkoak diren...