BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko abuztuaren 21(a), osteguna

AZKEN LIBURUAK


"Juan & John. El profesor y Lennon en Almería para siempre" 

J. Adolfo Iglesias Círculo rojo (Almería, 2013) 1. ed. 265 orr.

Nahiko ahaztuta eduki dut bloga azkenaldi honetan.
Tarte honetan erositako bi liburu hauek iruzkinduko ditut 

"Juan & John. El profesor y Lennon en Almería para siempre" liburuan Almeriak The Beatles taldearekin izan duen harremana kontazen zaigu, baina, batez ere, John Carriónen historia. 
John Carrión ingelesezko irakaslea izan zen 60ko hamarkadako Espainian. The Beatles taldearen abestiak erabiltzen zituen ikasleei ingelesa irakasteko eta John Lennon 1966an Almeriara etorri zenean"How I won the war" filmean parte hartzera Almeriara abiatu zen Johnekin hitz egiteko.
Historia hau, libreki kontatuta, "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmearena da.

"John Lennon" 

Jesús Ordovás. Silex (Madrid, 2014) 1. ed.  264 orr.

"John Lennon" beatleskideari buruzko ikerketa sakona da, musika kazetaritzan  maisua den Jesús Ordovasek idatzia. Biografia honetan John musikan hasi zenetik New Yorken hil zuten arte zer gertatu zen kontatzen zaigu. 
Beatleszale guztion liburutegietan egon beharreko liburua, zalantzarik gabe.

VIVIR ES FÁCIL CON LOS OJOS CERRADOS-DVD


"Vivir es fácil con los ojos cerrados"

 David Trueba (España, 2013) DVD

Jadanik DVD eta Blu-Rayn ikus dezakegu "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmea, 2013an sei Goya sari irabazki zituena. 
Juan Carriónen historian libreki oinarrituta dago. Juan Carrión The Beatlesen abestiak erabiltzen zituen bere ikasleei ingelesa irakasteko 60ko hamarkadako Espainian. 1966an John Lennon Almerian "How I won the war" filmean parte hartzera etorri zenean, Juan Carrión berarengana jo zuen bera ezagutzeko eta berarekin hitz egiteko...
Filmean irakasleak bere bidaian etxetik alde egindako mutil bat eta sekreturen bat daukan neska hartzen du. Hirurok Almeriara joango dira eta haien bizitza betiko aldatuko da.


2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

ON LOVE


John Lennon & Yoko Ono on love

Blank on Blank-PBS Digital Studios

John eta Yokoren arteko maitasuna gaitzat duen bideo hau ikus daiteke youtuben. Biei egindako elkarrizketak eta Lennonen musikaz eginda dago. Ez galdu!

2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

ENKANTEA SOTHEBY´S-EN


"Free as a bird" diskaren azala

(Bertan agertzen den marrazkiak 8.820€ eta 11.025€ bitarteko kotizazioa dauka)

Bihar New Yorkeko Sothetby´s-eko egoitzan John Lennoni eskeinitako enkantea izango da. Bertan bere marrazki eta gutunen artean 100 lote salduko dira. Marrazki gehienak berak idatzitako lehengo liburuan agertzen ziren, "In his own write" izenekoan, hain zuzen ere. 
Hasierako prezioak 2.000€ eta 50.00€ bitartekoak dira, baina saltzerakoan  askoz handiagoak izan daitezke. Bihar jakingo dugu!



2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

YOKO ONO BILBON


Irailaren 4ra arte Bilboko Guggenheim Museoan Yoko Onoren lanari eskeinitako erakusketa egongo da ikusgai, Half-a-wind-Show izenekoa.
Egia esan, niri ez zait gehiegi gustatu, ez baita oso interesgarria. Kuriositate moduan, John Lennonek Yoko ezagutu zuenean erakusaretoan ikusi zuen "Sabai pintura, bai pintura" ("Ceilling Painting, Yes Painting", 1966) obra ikusteko aukera daukagu.


n

Erakusketa zabaldu baino lehenago hiru performance egin zituen museoan: Sky Piece To Jesus Christ, Promise Piece eta Action Paintig, azken hau museorako pentsatutakoa dena.



Informazio gehiago nahi izanez gero, Guggenheim Museoaren webgunea kontsulta daiteke.





2014(e)ko apirilaren 5(a), larunbata

GLEE-IMAGINE



Hona hemen "Glee" telesailean ikus genuen John Lennonen Imagine abestiaren bertsioa, gorren talde batek kantatuta telesaileko protagonista batzuekin. 
Ez galdu, merezi du eta!

2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

BINÉFAR BEATLES



Asteburu honetan Binéfar (Huesca) Beatleszaleen bilgunea da. Izan ere. Liverpoolgo taldea  dela eta, ekintza asko antolatu dira:
- "Campos de fresas en el desierto" izeneko erakusketa, John Lenonek Almeriarekin daukan loturaz.
- Adolfo Iglesiasen hitzaldia "Juan & John: El profesor y Lennon en Almeria para siempre" liburuari buruz.
- "Nowhere boy" eta "Across the universe" filmeen emanaldiak.
- Beatlesen abestien bertsioak kantatzen dituzten "Abbey Road" taldearen emanaldia.

Binéfarrera hurbiltzeko aukera baduzu ez galdu eta gero kontatu!!