BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

AMERIKAKO DEBUTA-30. URTEURRENA


"The 30th Anniversary of The Beatles Debut in America. 1964-1994"

Hauek dira orain dela gutxi lortutako irudiak. The Beatles taldeak AEBn izan zuen  debutaren urteurrena ospatzeko jarrri ziren salgai, baina ez dakit zein enpresak egin zuen.

TITANS VINYL FIGURES-RINGO-2


Titans Vinyl Figures-Ringo Starr

("All together now" bildumakoa)

Subafilms Ltd (2017)

11 cm-ko irudia

"All together now" bildumaren irudiekin amaitzeko, hona hemen Ringo Starrena...


2018(e)ko maiatzaren 20(a), igandea

THE SIMPSONS & THE BEATLES



AEBko "The simpsons" marrazki bizidunetan The Beatles taldeari erreferentzi ugari egiten zaio. Youtuben aurkitu daitezke adibideak (taldea, kideak edo haien abestiak agertzen direnak). Egia esan behar da askotan eskegita daudenak hurrrengo egunetan desagertzen direla. 

Hauek dira adibide batzuk...










2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

POPSTER-7


"Popster-7"

SINVERSAE 

IESA (Barcelona)

2. ed.


Hau aspaldiko argitalpena da, baina ez dakit seguru noizkoa den. 1980koa dela uste dut...
The Beatlesen posterra da zabaltzen denean, eta beraren atzean taldeari buruzko informazioa dago, biografia eta diskografia era laburtuan ematen delarik.


EL DOMINICAL-339


"El Dominical-339"

Ediciones Primera Plana, S.A. (Barcelona)

2000ko irailaren 17a

90 orr.

"El Periódico" egunkariarekin batera saltzen zen "El Dominical" aldizkari honetan "Antologhy" diskaren kaleraketa dela eta The Beatlesi buruzko artikulua agertu zen.
Aldizkariaren interesgarriena azaleko marrazkia da. Lau kideak "Sgt. Pepper"en jantziekin agertzen dira karratu bat eginez, eta horren barruan taldearen izena.
Marrazkiaren egilea Martin Tognola da.

VIBRACIONES


"Vibraciones-49"

1978ko urria

Iniciativas Editoriales, S.A. (Barcelona)

64 orr.

70eko hamarkadan musika aldizkari garrantzitsua izan zen Vibraciones,  "Vibrata" eziizenez ezagutzen zena. Munduan zehar egiten zenaren berri ematen zuen, guregana musikaren gaurkotasuna ekarriz.  Bertan idazten zuten, adibidez, Diego Manriquek, Ignacio Juliák, Jesús Ordovásek, Antonio de Miguel ekedo Constantino Romerok.
1974ko ekainaren eta 1982ko  apirilaren artean 92 aldizkari eta 3 estra argitaratu ziren...
Nik ditudanak hauek biak dira. 
Lehenengoan  The Beatlesen 1970 eta 1978 urteen arteko ibilbidea ikertzen da eta Juan Barjauk egindako taldearen marrazkia du azalean.
Bigarrenean Paul McCartneyri egindako elkarrizketa irakur dezakegu. Kasu honetan, azala Pauli eskeinitako dago eta Luis Garcíak diseinatu zuen.



"Vibraciones-55"

1979ko apirila

Iniciativas Editoriales, S.A. (Barcelona)

64 orr.

BEATLESZALEAK


Ye-Ye

BERGAS Industrias Gráficas

Neska beatleszaleak dira postal bi hauen gaia.
Lehenengoan, nahiz eta  Liverpoolgo taldearen izena ez agertu, irudiek ez dute errakuntzarako motiborik ematen. Bigarrenean,  Elvisen argazkiaz gain, "Yellow Submarine" filmeko Paul eta Ringoren marrazkiak ikusten dira.


Adhesive