BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

MONGOLIA-98

 


"Mongolia-98"

(2021eko apirila)

Editorial Mong S. L. (Madrid)

32 orr.

Mongolia aldizkari satirikoaren apirileko alean John Lennonen eta Yoko Onoren "Two virgins" diskaren azala erabili da, eta horien ordez Vox alderdi ultraeskuindarraren liderraren eta Madrilgo lehendakariaren aurpegiak  agertzen dira, "Santi & Ayuko Ono. Madrid is over" lemapean, "War is over" kanpainarena imitatuz. Izan ere, pandemia garai hauetan Madrilgo erkidegoak neurri bigunenak dituena baita. 
Eta atzeko azalean " Give facha a chance" irakur dezakegu "Give peace a chance", Lennonen abestiaren izenburuari erreferentzia eginez.
Bestaldetik, "Imagine" abestiaren letra aldatuta irakur dezakegu barneko orrialdeetan, "Imargina" izenpean berridatzi dutena. Madrilgo alderdi eskuindar/ultraeskuindarren "ideologia" eta garatzen duten politika kritikatzen duena.

2021(e)ko apirilaren 9(a), ostirala

SER LOS PRIMEROS EN ESTAR CONTIGO


"Caixabank. Ser los primeros en estar contigo"

Caixabanken iragarki berria daukagu hemen, The Beatlesen "Let it be" abestia erabiltzen duena.

2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

VINTAGE ROCK-49

 


"Vintage Rock-49"

Otsaila/Martxoa 2021

Anthem Publishing (Bath)

100 orr.

"Vintage Rock" aldizkariaren azken zenbakian The Beatles taldeak orain dela 60 urte "The Cavern" klubean hasitako ibilbidea kontatzen du orduko argazki askorekin hornitutako artikuluan. McCartneyk "Pink Floyd" taldearen David Gilmourrekin eta "Deep Purple" taldearen Ian Paicerekin 1999an klubari egindako bisitaren argazkia ere ikus daiteke bertan.
Eta aldizkarian azalean, orduko beatleskideen marrazki ederra, John Lennon, Paul McCartney, George Harrison, Stuart Sutcliffe eta Pete Best gazte gazte irudikatuz.

JOJO RABBIT

 


(Bideoa ezin da zuzenean ikusi, YouTuben ikusi beharra dago)

Hauexek dira "Jojo Rabbit" (Taka Waititi, 2020) filmearen kreditu-tituluak, The Beatlesen "I Want to Hold Your Hand" ( "Komm, gib mir deine Hand", alemaneraz) abestiarekin.

Musika hau erabiltzea probokatzeko eginda ote dagoen galdetzen diotenean, zuzendariak Hitlerrek nazio baten energiak mobilizatzea lortu zuela esaten du, era negatiboan, noski, The Beatlesek era positiboan egin zuten bitartean.


2021(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

RINGO


Bai, hau Ringo da. Ez naiz okertu, ez!
Ringo gure etxeko txakurra da eta gure seme-alabek izen hori jarri zioten niri engainatzeko edo, nik etxean txakurrik nahi ez nuelako eta Beatleskide baten izena jarrita, bigunduko nintzelakoan zeudelako.

Kontua da 7 urte daramatzala gure etxean Ringok... 

 

2021(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

MOJO-327

 


"MOJO-327"

(2021eko otsaila)

Academic House (London)

116 orr.

Badago salgai MOJO aldizkariaren otsailaren alea. 

Azalean John Lennonen argazkia eta artikuluen artean, berari eskeinitakoak, utzi zigun 40. urteurrena betetzen baitira. Artikuluetan John  Harrisek bere hilketa eta biografia gogoratzen ditu eta Klaus Voormanek, Earl Slickek eta MOJOren idazleeek gure bizitza aldatu zuten Johnen 20 momentu ikonikoak. 



DE LA A A LA Z

 


"The Beatles de la A a la Z. La banda icónica"

Steve Wide & Chantel de Sousa

Redbook ediciones s. l. (Barcelona, 2020)

1. ed. 56 orr.

Irakurle guztientzako liburu berri bat daukagu, beatleszale adituentzat beharbada sinplegia dena. Erraz irakurtzen da eta, nahi izanez gero, zatika irakur daiteke orri bitan gai konkretu bati buruzko informazioa baitago.
Nire ustez, daukan interesgarriena Chantel de Soussak egindako irudiak dira.

Bideo honetan liburua nolakoa den ikus daiteke...