BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2022(e)ko martxoaren 12(a), larunbata

JOHN LENNON-FUNKO 247

 


"John Lennon"

Pop! Rocks-247

Funko (2021)

John Lennonen Funkoren beste irudia. Oraingo honetan Bob Gruen argizkalariak Askatasunaren Estatuaren ondoan egindakoa irudikatzen duena. 



JOHN LENNON-FUNKO NYC

 

"John Lennon-2021 Fall Convention Limited Edition"

Pop! Rocks-240

Funko (2021)

Funko enpresaren John Lennonen beste irudia daukagu honako hau, oraingo honetan "New York City" kamiseta jantzita duena, "The Lost Lennon Tapes-Volume Twelve" diskaren azalean agertzen dena bezalakoa, hain zuzen ere.




"The Lost Lennon Tapes-Volume twelve"

Bag Records (USA, 1988) LP (5084) 

2022(e)ko martxoaren 6(a), igandea

MOJO-341


"MOJO-341"

2022ko apirila

MOJO (London)

114 orr.

Jadanik salgai dago MOJO aldizkariaren apirileko alea. 

Azala George Harrisoni eskeinita dago, John Downing (Llanelli, Gales,1940-2020) argazkilariak egindako argazki bat daukala. Barneko artikuluetan "Get back" dokumentalak gogoratu digun Harrisonen nortasunaz eta lanaz hitz egiten da, bere 30 abesti onenak aurkeztuz eta inoiz argitaratu ez den Paul McCartney egindako elkarrizketa  gehituz.

Eta, horrez gain, aldizkariak musika berrien abestiak dituen CDa dakar.

 


2022(e)ko urtarrilaren 20(a), osteguna

JOHN LENNON-BETAURREKO PSIKODELIKOAK

 


John Lennon-Betaurreko psikodelikoak

9,5 cm (Binilozkoa)

Pop! Rocks-246

Funko

(2021)

Honako hau Funko enpresak egindako John Lennonen beste irudia da. Nahiko arraroa gertatzen da betaurreko psikodeliko horiek dituen irudi zuria, baina Beatleszaleok topatzen dugun guztia edo ia guztia eskuratzen dugu...





2022(e)ko urtarrilaren 18(a), asteartea

JOHN LENNON-MILITARY JACKET

 


John Lennon-Military jacket

9,5 cm (Binilozkoa)

Pop! Rocks-246

Funko

(2021)


Eskuratu berria daukat Funko enpresak egindako John Lennonen irudi hau, kantariak 70ko hamarkadan erabilitako  alkondara militarra jantzita duena.
Johnek "The salvation army" erakundean erosi zuen infanteriako alkondara da, Coreako gudan erabiltzen zen motakoa. 1972an New Yorkeko Garden Centerren egindako "One to One" izeneko kantaldian, adibidez, erabili egin zuen.

Alkondarari buruzko historiaz gehiago jakin nahi izanez gero, lotura honetan kontsulta daiteke.



2022(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

FILOSKOPIOA

 


"The Beatles cover to cover-A Flipbook"

FLIPTOMANIA, Inc.

(2009)

Honako hau The Beatlesi buruzko filoskopio bat da. Nik ez nekien filoskopio bat zer zen hau ikusi baino lehenago...
Filoskopioa edo folioskopioa liburu berezi bat da, bertan irudiak dituena, orri batetik bestera irudiek aldaketa txiki batzuekin eginda. Orriak arin pasatzerakoan animazioa ikusten da, marrazki bizidunetan egiten den moduan.
Kasu honetan, The Beatlesen LPen azalen gaia lantzen da.

Hemen youtuben aurkitutako bideoan ikus daiteke filoskopio hau nolakoa den.


2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

LET IT BE-50. URTEURRENAREN BINILOAK

 


"Let it be  50th. Super Deluxe Edition"

Hauxe da "Let it be" diskaren argitalpenaren 50. urteurrena ospatzeko daukagun binilo bilduma. Kutxa batean honako argitalpen hauek ditugu:


1: Jatorrizko LPa erremasterizatua.


2: Liburua


3: "Get back" (estereoa). Glyn Jones ingeniariak 1969ko maiatzean bildua eta inoiz argitaratu ez dena.


4: "Get back"-Apple sessions, rehearsals and Apple jams

5: "Let it be" 12"-EP ("Across the universe", "I me mine", "Don´t let my down", "Let it be")