BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

THIS IS ROCK-208

 

"This is rock-208"

(2021eko urria)

This is rock (Irun)

100 orr.

Irungo "This is rock" aldizkariaren urriko alearen azala George Harrisoni eskeinita dago, bere lanik onena den " All thigs must pass" berrargitalpena dela eta. 
Artikuluan sakonki ikertzen da diska horren sormen-prozesua, horretan protagonistak izan zirenen iruzkinekin. 
Harrison gustukoa baduzue ez galtzeko aldizkaria duzue!

RUTA 66-396

 

"Ruta 66-396"

(2021eko urria)

RUTA 66 S.L. (Barcelona)

66 orr.

"Let it be" diskaren edizio berria eta Peter Jacksonen "Get back" izeneko dokumentala direla eta, RUTA 66 aldizkariak "The Beatles" taldeari eskeintzen dio urriko alearen azala, "Rooftop"-eko kontzertuaren argazki batekin. 
Artikuluan "Let it be" diskaren grabazioari buruzko kontaketa daukagu, betiko zalantzekin, protagonistek momentu ezberdinetan bertsio ezberdinak eman baitituzte. Diskaren abestiei buruzko iruzkinak ere irakur daitezke.
Bestalde, George Harrisonen semea den Dani Harrisoni egindako elkarrizketa gehitzen da, "All Things Must Pass" diskaren berrargitalpena dela eta, berak lan  horretan aritu baita. 

2021(e)ko abuztuaren 23(a), astelehena

UNCUT-292

 


"UNCUT-292"

(Irailak 2021)

BandLab UK Limited

West Sussex

114 orr.

Hona hemen UNCUT aldizkariaren azken zenbakiaren azala, berriro The Beatles taldeari eskeinitakoa dena. 
Artikuluen artean azpimarratu behar dugu "Revolver" diskari buruzkoa, argitaratu zenetik 55 urte betetzen direnean. Diskari buruzko iruzkinak ezagunak diren Brian Wilsonen, Johnny Marren eta Flaming Lipsen eskutik datoz.

2021(e)ko uztailaren 26(a), astelehena

TOKIO 2021

 



Hona hemen Tokioko Joku Olinpikoen inaugurazio ekitaldiko atal bat. 
Bertan estadioaren gainetik 1280 dronek mundua irudikatzen zuten momentua ikus dezakegu eta, geroago, John Lennonen "Imagine" abestu zenekoa. Abesterakoan Asiaren ordezkariak  Suginam Junior Chorus eta Anjélique Kidjo izan ziren, Europarena Alejandro Sanz, Ameriketakoa John Legend eta Ozeaniarena Keitz Urban.



2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

MONGOLIA-98

 


"Mongolia-98"

(2021eko apirila)

Editorial Mong S. L. (Madrid)

32 orr.

Mongolia aldizkari satirikoaren apirileko alean John Lennonen eta Yoko Onoren "Two virgins" diskaren azala erabili da, eta horien ordez Vox alderdi ultraeskuindarraren liderraren eta Madrilgo lehendakariaren aurpegiak  agertzen dira, "Santi & Ayuko Ono. Madrid is over" lemapean, "War is over" kanpainarena imitatuz. Izan ere, pandemia garai hauetan Madrilgo erkidegoak neurri bigunenak dituena baita. 
Eta atzeko azalean " Give facha a chance" irakur dezakegu "Give peace a chance", Lennonen abestiaren izenburuari erreferentzia eginez.
Bestaldetik, "Imagine" abestiaren letra aldatuta irakur dezakegu barneko orrialdeetan, "Imargina" izenpean berridatzi dutena. Madrilgo alderdi eskuindar/ultraeskuindarren "ideologia" eta garatzen duten politika kritikatzen duena.

2021(e)ko apirilaren 9(a), ostirala

SER LOS PRIMEROS EN ESTAR CONTIGO


"Caixabank. Ser los primeros en estar contigo"

Caixabanken iragarki berria daukagu hemen, The Beatlesen "Let it be" abestia erabiltzen duena.

2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

VINTAGE ROCK-49

 


"Vintage Rock-49"

Otsaila/Martxoa 2021

Anthem Publishing (Bath)

100 orr.

"Vintage Rock" aldizkariaren azken zenbakian The Beatles taldeak orain dela 60 urte "The Cavern" klubean hasitako ibilbidea kontatzen du orduko argazki askorekin hornitutako artikuluan. McCartneyk "Pink Floyd" taldearen David Gilmourrekin eta "Deep Purple" taldearen Ian Paicerekin 1999an klubari egindako bisitaren argazkia ere ikus daiteke bertan.
Eta aldizkarian azalean, orduko beatleskideen marrazki ederra, John Lennon, Paul McCartney, George Harrison, Stuart Sutcliffe eta Pete Best gazte gazte irudikatuz.