BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2025(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

EL SUBMARÍ GROC-42

 


"El Submarí Groc-42"

2025eko iraila

36 orr. 

Ahaztuta neukan aldizkari honi buruzko sarrera egitea...

Oraingo honetan honako artiku hauek irakur ditzakegu:

- Uztailean izandako "Beatles Weekend de L´Estartit".
- "Liverpool Beatlesweek"
- John Lennon eta Yoko Onoren "One To One" filmeari buruzkoa.
- Cavern Clubeko zuzendaria izandako George Guinnessi egindako elkarrizketa. 
- Miguel Puig Castiñeriras bildumagilearekiko elkarrizketa. 
-Bateriajolei eskeinitako atalean Pete Besti buruzko artikuluaren hirugarren zatia. 
- "Live AID"-aren 40 urteurrena gaia duena. 
- Hot Chocolate Bandaren Applen izan zuten karrera ikertzen duena. 

MOJO-385

 


"Mojo-385"

2025eko abendua

Mojo (London)

124 orr.

Nahiz eta azaroaren hasieran egon, jadanik salgai dago abenduaren MOJO aldizaria. 
Azalean John Lennonen argazkia daukagu, Bob Gruenek New Yorken ateratakoa. Eta artikuluen artean, John & Yoko/Plastic Ono Band With Elephant´s Memory And Special Guest izeneko disken bilduma argitaraketaren aitzakiarekin, 70. hamarkadaren hasierako Lennon eta  Onoren lana eta bizitzaren gainbegirada ematen zaio. 

Opari gisa, diska hau, komentatutako diska horren sanplerra dena: 

"Power to The People"

John Lennon& Yoko/Plastic Ono Band with Elephant´s Memory and Sècial Guests

CD (An exclusive MOJO sampler)

(UK, 2025)


- Come Together (live)
- Well, Well, Well (live)
- Instant Karma! (We All Shine On) (live)
- Cold Turkey (live)
- Don´t Worry Kyoko (Mummy´s Only Looking For A Hand In The Snow) (Live)
- New York City (Ultimate Mix)
- Sunday Bloody Sunday (Ultimate Mix)
- Afirca Staten (Evolution Documentary)
- Send Me Some Lovin´(Home Jam)

2025(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

THIS IS ROCK-256


"This is rock-256"

2025eko urria

This is rock (Irun)

100 orr.

This is rock aldizkariaren urriko alean azala John Lennoni eskeinita dago, eta artikuluen artean 1980 urtea gogorazten zaigu, John Lennon hil zuten urtea, hain zuzen ere. 
Urte horretan Lennonen bizitzan gertatutakoa, bai musikaren aldetik eta pertsonaren aldetik ere, laburbilduta daukagu.
Noizean behin John Lennon gogoratzea ez dago txarto...

 

CUANDO LOS BEATLES VISITARON BARCELONA

 


"Cuando Los Beatles visitaron Barcelona 1965-2025"

Miguel J. Navarro

beatlesbarcelona 

(Barcelona, 2025)

131 orr.

Uztailaren 3an The Beatlesen Bartzelonan izan zuten kontzertuaren 60. urteurrena ospatzen da, eta, hori dela eta, Miguel J. Navarrok liburu hau idatzi zuen.
Liburuan egun horren kontakizuna irakur dezakegu, argazki pilorekin lagunduta, haien artean, asko oraindik argitaratugabeak direnak.
Horrez gain, material grafiko asko dauka, egunkari eta aldizkarietan ateratakoa eta gonbidapen edo sarreren irudiak ere.

Eta opari gisa, Eugenio Rivera Claudioaren irudia duen postala dakar. Irudian Beatleskideak hegazkinetik jeisterakoan ikus ditzakegu, eskuetan Sevillako dantzariaren panpina edo toreatzailearen kapela dutela. 

2025(e)ko irailaren 8(a), astelehena

EL SUBMARÍ GROC-41

 


"El Submarí Groc-41"

El Submarí Groc

2025eko ekaina

36 orr.

"El Submarí Groc" aldizkariak 10 urte bete dituenean, ekaineko alea eskeini digu. 
Hona hemen irakur daitezkeen artikuluak: 
- "Los Beatles en el humor gráfico"
- L´Estartit Beatles Weekend 2025.
- Barcelona Beatle Weekend 2025.
- Fernando Castillejok "Hey Jude" diska ikertzen duena.
- Enrique Torras Bosch bildumagileari egindako elkarhizketa.
- "El Submarí Groc" aldizkariaren 10. urteurrenari buruzkoa.
- Baterijoelei eskeinitako atalean Pete Besten bigarren zatia.
- 1974an izandako kolaborazio batzuk.
- "Elastic Oz Band!

Hau guztiaz gain, "El Submarí Groc"-en 10. urteurrena dela eta bazkideek bidalitako zorion-agurrak biltzen dituen CD-a gehitzen da. 


"Programa Especial 10º aniversario. Strawberry Fields Beatles Podcast"

El Submarí Groc

Parlophone (Denmark)

R5200

2025(e)ko irailaren 4(a), osteguna

EL SUBMARÍ GROC-EXTRA 2025

 

"El Submarí Groc-Extra 2025"

2024ko uda

36 orr.

El Submarí Grocen udako alea Beatlemania eta Komikiak gaiari eskeinita dago. 
Oso interesgarria iruditu zait, baina Asterix eta Obelixen "Asterix Britanian" liburuan agertzen dena faltan bota dut. (Horri buruz aspaldian argitaratu nuen sarrera...)
Beatles eta komikiei buruz ere sarrera bat idatzi nuen, adibide asko aurkeztuz. 

WARREN STRATFORD BILDUMA: RINGO

 


Ringo Starren irudia

Vogler Joh.

Warren Stratford Bilduma

Eskuz margotutako harri artifiziala

12 x 9 x 16 cm

Ringo Starrren irudi honekin bilduma honen irudi guztiak lortu ditut...

Esan beharra dago lauetatik lortzeko zailena izan dela.