BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko otsailaren 29(a), asteazkena

ERRETXINAZKO IRUDIAK


The Beatlesen erretxinazko irudiak 

Aspaldian erosi nituen erretxinazko irudi hauek, Beatlesen garai psikodelikoa irudikatzen dutenak. 
Ez daukat datu gehiegirik haiei buruz. Ez dakit nork ekoiztu zituen ez eta noizkoak diren  ere. (Ikertu beharko dut!)
Etxean apal batean edo bitrina baten barruan egoteko oso egokiak dira. Ah!... batzutan bere zereginetan jarri daitezke. Adibidez, nire bildumakoak gabon hauetan etxeko jaiotzako pertsonaiak izan ziren   eszenari musika jartzen edo.


John Lennon (14 cm)


Paul McCartney (14 cm)


Ringo Starr (11 cm)


George Harrison (14 cm)

2012(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

UNCUT-178


Uncut-178

IPC Media. London. 2012ko martxoa. 130 orr.

Uncut aldizkariaren azken alea, 178 zenbakiduna, hain zuzen, kalean da jadanik. 
Aldizkariak The Beatles taldeari buruzko artikulu berezia dauka, Hamburgon izan zuten aldia gaia duela. Bertan adierazten denez, dena hasi zen Hamburgon, ez Liverpoolen, Alemaniako hirian 1960tik 1962ra 300 gau baino gehiagotan emanaldiak izan zituztelako eta  haien itxura aldatu zutelako.
Guztia xehetasun askorekin kontatzen zaigu artikuluan. Adibidez, zein aretotan izan zituzten emanaldiak, noiz, norekin,...
Hori gutxi balitz, CD interesgarria daukagu opari, Sounds of the Star-Club izenekoa. CD horretan The Beatles taldeak interpretatzen zituen beste artisten abestiak bildu dira, jatorrizko artistek grabatutakoak. (Chuck Bery, Charles Perkins, Little Richard, Elvis Presley, Ray Charles,..) Interesgarria benetan!



Sound of the Star-Club (2012)

UNCUT 201203

2012(e)ko otsailaren 5(a), igandea

BEATLES 62


Beatles 62, el año del cambio. 
Fernando López Chaurri
T & B Editores. Madrid (2011) 1. ed. 303 orr. 

The Beatlesen taldearen hasiera kontatzen zaigu liburu honetan, haien bizitzan hain garrantzitsua izango zen 1962 urtearen historia.
Decca estudioetan izandako froga, Hamburgoko Star-Cluben izan zuten denboraldia, Pete Best bateriajolearen kanporaketa eta Ringo Starr hartu zuten momentua, larruzko txamarrak utzita trajeak jantzen hasi izana, George Martin ekoizlea haiekin lanean hastea,  Love me do abestiaren grabaketa, ... ondo baino hobeto azaltzen ditu.
The Beatlesen historia kontatzen duten liburu asko daude argitaratuta mundu osoan, baina faltan zegoen taldearen  hasiera sakonki ikertzen zuena, lortu zuten arrakasta izugarria hobeto ulertzeko balio diguna. Eta hauxe da, nere ustez, liburu honek lortu egin duena.