The Beatlesen erretxinazko irudiak
Aspaldian erosi nituen erretxinazko irudi hauek, Beatlesen garai psikodelikoa irudikatzen dutenak.
Ez daukat datu gehiegirik haiei buruz. Ez dakit nork ekoiztu zituen ez eta noizkoak diren ere. (Ikertu beharko dut!)
Etxean apal batean edo bitrina baten barruan egoteko oso egokiak dira. Ah!... batzutan bere zereginetan jarri daitezke. Adibidez, nire bildumakoak gabon hauetan etxeko jaiotzako pertsonaiak izan ziren eszenari musika jartzen edo.
John Lennon (14 cm)
Paul McCartney (14 cm)
Ringo Starr (11 cm)
George Harrison (14 cm)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina