BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko apirilaren 2(a), astelehena

THE BEATLES´ GARDEN-60


The Beatles´ Garden-60

2012ko apirila

Seargeant Beatles Fan Club (Zaragoza)

 32 orr.

Sei hilabete luze pasatu ondoren badaukagu irakurtzeko prest  The Beatles´ Garden aldizkariaren azken alea. Kontua da gero eta irregularragoa dela aldizkariaren argitaratzea...
60. zenbaki honetan betiko sailez gain (berriak  eta do you want to  know  a secret izenekoa) hiru artikulu interesgarri ditugu:
1) "Living in The Material World". Scorcessek George Harrison gai hartuta egindako dokumentalari buruzkoa.
2) "La historia del Star-Club" Hamburgo hiria oso garrantzi handikoa da Beatlesen biografian eta bertako kontzertu aretoen artean, Star-Club izenekoa.  Fernando Silvak aretoaren  historia osoa kontatzen du. Antza denez, aldizkariaren hurrengo aleren batean bertan izandako kontzertuei buruz idatziko du.
3) "Reedición del álbum McCartney" Taldea banatu ostean Paulek grabatutako lehenengo diska izan zen McCartney izenekoa, berak musika tresna guztiak jo zituela (!!). Berriro argitaratu denez Ricardo Gilek diskaren berri ematen du, eskuragarri dauden artikuluena barne.

Ea hurrengo aldizkaria laster argitaratzen den...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina