Abbey Road (Apple, 1969)
Abbey Road The Beatles taldeak grabatu zuen azken diska da, nahiz eta Let it be geroago salgai jarri. Abbey Roaden azala John Koshek diseinatu zuen Beatleskideak estudio ondoko zebrabidea pasatzen zirenean egindako argazkiarekin.
Irudi honetaz interpretazio kuriosoak eman ohi dira garai hartan Paul istripu batean hil zela zabaldu zelako, beste musiko batez ordezkatu zelarik:
1) Kotxe zuriaren matrikulan 28IF jartzen du, Paulek zeukan adina adierazten omen zuen.
2) George azkena da, lurperatzailea izango zen, beraz.
3) Paul oinutsik eta begi itxiekin dago, hildakoaren seinale izango zena.
4) Ringo beltzez jantzita dago. Paulen lagunik onena lutoz egongo zen.
5) John lehenengoa eta zuriz jantzita predikatzailea izango zen.
Ba, sarrera honetan azal ospetsu hau imitatuz egin diren diska azal eta irudi batzuk bildu ditut...
Kuriosoenak, beharbada, Paulen diska batena, Paul is live izenekoa (berehilketaz erreferentzia egiten duena), eta Eurostarren kartelarena zebrabidea kakarraldo batzuk pasatzen ikusten dena.
McLemore Avenue (Booker T. & The MGs.Stax,1970)
Soulfoul Road (New York City.Chelsea Records, 1974)
The Abbey Road E.P. (The red hot chili peppers. EMI/Capitol., 1988)
Paul is live (Paul McCartney. Parlophone/EMI, 1993)
Gabby Road (Four Bitchin´ Babes.Shanachie, 1997)
Flabby Road (Askoren artean.Orange Records, 1998)
Flabby Road-2 (Askoren artean.Aei, 1999)
Un asado en Abbey Road (Kapanga.1999)
Country Beatles (Dave McClean & Montana Country .Brasidisc, 1999)
Here comes the sun-A Reggae Tribute to The Beatles (Askoren artean.Madacy,2002)
The Beatles Connection (The king´s singers.EMI, 2005)
For sale (The Punkles.Imperial/Teichiku Records, 2006)
Late orchestration (kanYeWest.2006)
Imme Geradeaus (Truck Stop.Sony, 2006)
Franciscan Road (The Community of St. Saviour´s Monastery.Pilgrim´s star, 2006)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina