Molson Canadian (Kanada, 1980)
Aurreko sarrera batzuetan The Beatles taldearen irudiak edota haien abestiak dituzten iragarkiak ikusteko aukera izan dugu. Oraingo honekin jarraitzen dugu...
1. "Molson Canadian " - "A hard´s day´s night" abestia entzuten da.
2. "Radio 2" Beatleskide itxurako txoriek "She loves you" kantatzen dute, erritmoari jarraitzen dioten bitartean.
3. "Swedish national road administation"-en iragarkian taldearen irudia erabiltzen da, kaskoaren erabilera eskatzeko.
4. "Volkswagen beetle" iragartzeko Beetle (kakarraldoa)/Beatle hitzekin jolasten da, kotxea eta taldekideen irudiak aurkeztean.
5. "E-plus" telefonia konpainiako iragarkian "Hello, goodbye" abestia entzun daiteke. Oso abestia egokia, bi hitz horiek komunikazioarekin zerikusi handia baitute.
6. "Telenor" iragarkirako "Come together" abestia aukeratu zuten.
7. "Rockband"-en iragarkian, haien karrerako abesti esangurutsu batzuk entzun daitezke: "A hard´s day´s night", "Paperback writter", "Here come the sun" eta "A day in the life", marrazki bizidunez egindakoan.
Radio 2 (Ghana, 1998)
Suediako Trafiko kanpaina (Suedia, 1999)
Volkwagen beetle (Brasil, 2000)
E-plus (Alemania, 2004)
Telenor (Suedia, 2007)
Rockband (2009)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina