"The Beatles en España (Edición corregida y aumentada)"
José Luís Álvarez.
Quarenetena Ediciones. Llinars del Vallés (Barcelona) (2013)
1. edizioa. 288 orr
2007an José Luis Álvarezek "Los Beatles en España" argitaratu zuen Leongo Lobo Sapiens argitaletxean. Nik baneukan liburu horren berri, baina irakurri gabe, aspaldian baitzegoen agortuta eta ezinezkoa gertatzen zitzaidan lortzea. Hala ere, "España rinde homenaje a The Beatles" izeneko pack-ean, "Yo estuve con ellos" liburuxka aurkitu nuen, Álvarezen testuren laburpena dena.
Eta orain dela gutxi, liburua berrargitaratu da, oraingoan Quarentena Edicionesen eskutik, Lobos Sapiensek berriro argitaratzeari ezin baitzion aurre egin. Gainera, argitalpen berritu honek informazio gehiago dauka, nik dakidala, Roberto Sánchezek Fonoramarako egin zuen dokumentua ekarpen berri bakarra izanik.
Liburuan José Luis Álvarezek (liburuaren azaleko argazkian Ringo eta Johen artean dago), Beatleskideek Espainian izandako ibilaldia kontatzen du lehenengo pertsonan, batzutan bere bizitzapeneen informazio gehiegi emanez, kontaketan garrantzi handia ez duena, nere ustez.
Hala ere, oso arin eta gustura irakurtzen da. Beatleszale guztiok irakurri beharrekoa da, orain arte ezagutzen ez genituen gertaerak kontatzen baitzaizkigu.
"Los Beatles en España"
José Luís Álvarez
Editorial Lobo Sapìens (León) (2007)
1. edizioa 250 orr.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina