BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

ROLLING STONE-1200


"Rolling Stone-1200" 

Rolling Stone (New York, 2014ko urtarrila)  74 orr.

50 urte bete dira. John F. Kennedy erahil berria zegoen eta AEBetako komunikabideak ez zeuden Liverpoolgo taldearen alde, ezta disketxeak ere. Hala ere, The Beatles taldeak AEBak konkistatu zuten 1964ko otsailean.
Hori dela eta, Rolling Stone aldizakariaren otsailaren alean Mikal Gilmoreren artikulua irakur daiteke. Bertan, taldekideek zeuzkaten beldurren berri ematen digu, eta AEBko gizarteak kanpoko taldeekiko mesfidantzaz eta Capitol disketxeak konfiantza ezaz hitz egiten da.
Ed Sullivanen telebistako 3  programa haiek musikaren historia dira jadanik eta bertan hasi zen The Beatlesek AEBn izango zuten arrakasta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina