BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

YOKO LENNON´S PUB


Edalontzi-azpikoa (Yoko Lennon´s pub)

John eta Yokoren izena duten pub asko egon dira eta oraindik daude munduan zehar. Badakit haietariko askok ere arazo legalak izan dituztela Johnen alargunaren demanda judizialengatik. 
70ko eta 80ko hamarkadan Bilbon Lennon´s izeneko puba zegoen Zabalburuko plazatik hurbil. Ez nintzen inoiz bertan izan, baina bere ateko iragarkia  ikusten nuen ondotik pasatzerakoan.
Ez dakit edalontzi-azpikoa hau pub hari dagokion, baina nere bilduman beraren oroigarriren bat izatea gustatuko litzaidake...

2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

LA GUITARRA DE JOHN LENNON


"La guitarra de John Lennon" 

Jordi Sierra i Fabra

Timun Mas (Barcelona, 1990) 172 orr.

Liburu hau aspaldian argitaratutakoa da, baina nik oraindik ez neukan irakurrita. Gustura irakurtzen den horietakoa da...

Sam Nubit Jordi Sierra i Fabraren nobelagilearen pertsonaia da, rock kantaria eta detektibea batera dena. Rockaren munduan gertatzen diren kasuak ikertzen ditu idatzitako sei historietan:  "La guitarra de John Lennon" (1990), "El gran festival de rock" (1990), "En busca de Jim Morrison" (1991), "Alma de blues" (1991), "Otra canción en el paraiso" (1991) eta "Los sonidos del silencio" (1992).

"La guitarra de John Lennon" liburuan, Frank Powellen hilketa ikertu beharko du. Frank Sam deskubritu zuen kantaria zen eta ordudanik bere lagunmina. Franken bildumako objetu preziatuena desagerpena kasuaren gakoa izango da, 1966an azken aldiz Lennok jo zuen kitarrarena, hain zuzen ere.