"La guitarra de John Lennon"
Jordi Sierra i Fabra
Timun Mas (Barcelona, 1990) 172 orr.
Liburu hau aspaldian argitaratutakoa da, baina nik oraindik ez neukan irakurrita. Gustura irakurtzen den horietakoa da...
Sam Nubit Jordi Sierra i Fabraren nobelagilearen pertsonaia da, rock kantaria eta detektibea batera dena. Rockaren munduan gertatzen diren kasuak ikertzen ditu idatzitako sei historietan: "La guitarra de John Lennon" (1990), "El gran festival de rock" (1990), "En busca de Jim Morrison" (1991), "Alma de blues" (1991), "Otra canción en el paraiso" (1991) eta "Los sonidos del silencio" (1992).
"La guitarra de John Lennon" liburuan, Frank Powellen hilketa ikertu beharko du. Frank Sam deskubritu zuen kantaria zen eta ordudanik bere lagunmina. Franken bildumako objetu preziatuena desagerpena kasuaren gakoa izango da, 1966an azken aldiz Lennok jo zuen kitarrarena, hain zuzen ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina