"John Lennon. El fin de semana perdido"
Iván Moldes.
T & B Editores (Madrid) 2016
1. ed. 245 orr.
1973an John Lennon eta Yoko Ono banandu egin ziren eta John May Pangekin bizitzera joan zen. Elkarrekin pasatutako 19 hilabeteei "galdutako asteburua" izena jarri zion Lennonek, Billy Wilderren izen bereko filmari erreferentzia eginda.
"The lost weekend"
Billy Wilder (1945)
Garai horri buruzko kontaketa May Pangek berak egin zuen "Loving John" (1983) liburuan, gure artean "Adorable John" (Plaza & Janés, 1984) izenpean argitaratu zena. Bere kontakizunaren muina bion arteko harremana zen, Johnen karrera bigarren planoan geldituta.
Iván Moldesen liburuan, ordea, John Lennonen garapen musikala eta beste musikariekin izandako hartuemanak aztertzen dira. Izan ere, galdutako asteburuan bi diska argitaratu zituen ("Walls and bridges" eta "Rock n´roll music"), beste musikarien disketan hartu zuen parte (Harry Nilsson, Micke Jagger eta Ringo Starr), David Bowieren "Fame" abestiaren konposaketan lagundu zuen, Elton Johnekin batera grabatutako "Wathever gets you throu the nigth" abestiak lehenengoa izan zen zerrendan, Paul McCartneyrekin berriro elkartu egin zen,... Garai aberatsa ikuspegi musikalean, beraz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina