BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata

MOJO-THE RED ISSUE


"The Beatles. The red issue. 1962-1966" (Mojo-"The collectors´series")

Mojo (Londres, 2018ko martxoa)

130 orr. 

Oso interesgarria Mojok bere "The collectors´s series" izenekoan argitaratu berria duen aldizkari hau. 
The Beatlesen diska gorria eta urdina deitzen direnak gogoratuz, taldeari buruz idatzitako artikuluak bildu ditu Mojok. Oraingo aldizkari honetan, taldearen lehenengo etapa aztertzen da eta ekainean argitaratuko denean bigarrena. Bietan musika kritikari ezagunen artikuluak daude, argazki ezagun eta ezezegunekin hornituta. Ezin da galdu!
Gainera, aldizkariarekin batera karpeta bat eskuratzen da bi aldizkariak gorde ahal izateko.




LITTLE NIÑO


"Little Niño descubre... a Los Beatles"

Dani Llabrés & Jaime Pantoja

Bang Ediciones (Colección Ballena)

(Barcelona, 2017) 32 orr.

Izugarri polita umeentzako ipuin hau!
Winsor McCayren "Little Nemo in Slumberland" komiki klasikoaren ildotik jotzen du. Hemen protagonista Little Niño da eta  bere hartz-pelutxea den Renatoarekin lotan gelditzen denean fantasia mundu batean murgiltzen da. Kasu honetan, The Beatlesen unibertsoarekin zerikusia duten elementuak agertzen dira: submarino horia, marrubiak, morsa, Lucy zeruan, ...
Amaitzeko, liburuak taldearen abesti zerrenda bat proposatzen du,  nolabait irakurleak ipuinaren banda izan dezan.