"Little Niño descubre... a Los Beatles"
Dani Llabrés & Jaime Pantoja
Bang Ediciones (Colección Ballena)
(Barcelona, 2017) 32 orr.
Winsor McCayren "Little Nemo in Slumberland" komiki klasikoaren ildotik jotzen du. Hemen protagonista Little Niño da eta bere hartz-pelutxea den Renatoarekin lotan gelditzen denean fantasia mundu batean murgiltzen da. Kasu honetan, The Beatlesen unibertsoarekin zerikusia duten elementuak agertzen dira: submarino horia, marrubiak, morsa, Lucy zeruan, ...
Amaitzeko, liburuak taldearen abesti zerrenda bat proposatzen du, nolabait irakurleak ipuinaren banda izan dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina