"John Lennon"
Martinez, Miguel & Escudero, Vicente
Ediciones Júcar (Madrid, 1994) 1. ed. 240 orr.
"John Lennon-2"
Andrés López Matinez
Ediciones Júcar (Madrid, 1998) 1.ed.
Hona hemen John Lennonen Espainiako bibliografian klasikoak diren bi liburu.
Júcar argitaletxearen "Los juglares" bildumakoak dira, eta modu sinple baina erakargarri batean Johnen bizitza eta lana aurkezten dizkigute.
Lehenengoak Lennonen mitoa dauka gaitzat eta, horrez gain, bere abestien antologia txikia (ingelesezko hitzekin eta gaztelaniazko itzulpenekin), bere bizitzako data interesgarriak, bere ziten bilduma eta diskografiaren datuak gehitzen ditu.
Bigarrenak Johnen biografia kontatzen digu, 1940 eta 1966 urteen bitartean, hain zuzen ere. Gehigarri moduan, 1957tik 1966 urtera arte izan zituen aktuazioen zerrenda daukagu ("The Quarry Men", "Johnny & The Moondoogs", "The Silver Beatles" eta "The Beatles" taldeekin). Zuzenean abestu zituen bertsioena ere kontsulta daiteke, eta abestien hitzen bildumaren eta bere diskografiaren berri ematen zaigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina