"Uncut-284"
(2021eko urtarrila)
Uncut (Londres)
118 orr.
Eskuartean daukat UNCUT musika aldizkariaren hurrengo urtarrilaren alea. Azalean, Paul McCartneyren argazkia, eta, artikuluen artean, berari egindako elkarrizketa irakur daiteke, eta bere "McCARTNEY-III" diska berriari buruzko informazioa topa dezakegu.
Beti bezala, aintzinako eta oraingo argazkiez hornituta dago.
Nik daukadan alea arrunta da, 2020ko musikarik onena biltzen duen CDa duena, baina badago argitalpen berezia. Horretan, boltsa baten barruan, CDaz gain, bildumagileentzako azala duen aldizkaria dago Paulen posterra ere gehitzen da, atzetik beste aldizkarietan argitaratutako pieza batzuk dituena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina