BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2023(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

LA ALEGRÍA DE COMPARTIR


 "La alegría de vivir" Iragarkia

Amazon enpresak iragarki hau ekoiztu du gabonetarako. Musikarako "The Beatles"-en "In my life" abestia aukeratu egin da, pianoz grabatua...

2023(e)ko azaroaren 4(a), larunbata

"NOW AND THEN" BIDEOA


Now and then (Bideo ofiziala)

Hona hemen "Now and then" abestiaren bideo ofiziala, "Anthology" filmaren zuzendaria izan zen Peter Jacksonek zuzendua. 
Bideoan abesti "berria"-ren grabazioan ikusten ditugu Paul bajuan, Ringo baterian, eta orkestra txiki bat soka-instrumentuen zatia gehitzen. Horrez gain, lau beatleskideen antzinako irudiak erabili dira, batzuetan oraingo irudiekin uztartuta. 

2023(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

NOW AND THEN

 

"Now and then. The last Beatles song" dokumentala

Gaur da eguna... The Beatlesen "Now and then" abestia aurkeztuko dute, John Lennonen maketa batetik ateratakoa dena. 
Antza denez, "Anthology" proiektua garatzen ari zirenean, bizirik zeuden Beatleskideek abesti hau berreskuratu nahi izan zuten, baina Johnen ahotsa eta pianoren soinua banatzea ezinezkoa izan zen grabaketa txar horretan. 
Oraingoan, teknologiak lortu egin du eta Paulek eta Ringok musika gehitu diote, "Now and then" dokumental txiki honetan azaltzen duten bezala. 

Eta hauxe da Johnen maketa hura...


Eta hauxe argitaratutako abestia....


2023(e)ko urriaren 26(a), osteguna

EL SUBMARÍ GROC-34

 


"El Submarí Groc-34"

(2023ko iraila)

36 orr.

Hemen daukagu "El Submarí Groc" aldizkariaren azken alea.

Oraingo honetan, irakurtzeko ditugun artikuluak honako hauek dira:
- Udako Jaialdiei buruz hitz egiten duena. (L´Estartit, Liverpool Beatleweek)
- Beatles tadeari eseinitako Rotako III ihaurdunaldien berri ematen duena. 
- Paul McCartneyren "Photographs 1963-64. Eyes of the storm" liburuari buruzkoa.
- Urrian Sevillan izango den Beatlesfesta.
"The song we were singing" atalean Ringoren "Oh, my my" ikertzen duena. 
- The Beatlesen bateriajoleak ikertzen dituen artikuluaren lehengo atala. 
. "The Radha Krsna Temple" k Apple konpainiarako grabatu zituen abestiak. 
- Eta bildumagileei egindako elkarrizketetan, Jordi Zaragozaren txanda izan da.


HARTZA


The Beatlesen hartza

25 cm-ko altuera

Keel Toys (2012)

(Ashford, Kent)

UK

Hona hemen The Beatlesen kamiseta daukan hartzaren pelutxea. 
Produktu ofiziala da, 2012 urtean salgai jarri zena. 


 

2023(e)ko irailaren 10(a), igandea

LOS OJOS DE LA TORMENTA


"1964. Los ojos de la tormenta"

Paul McCartney

LIBURUAK (Bilbao, 2023)

335 orr. 1. ed. 


Salgai daukagu jadanik Paul McCartneyren "Los ojos de la tormenta" liburua gaztelaniaz. 
Liburuan 1963an eta 1964an McCartneyk ateratako argazkiak biltzen dira, orain arte inoiz argitaratu ez direnak. 
Argazkietan taldekideen momentu intimoak ikus ditzakegu eta, beste aldetik, beatlemaniak sortzen zuen giroa islatuta agertzen da. 
Kontuan hartu behar da argazkilari talde batek argazkiak landu dituela, haiei indar berritua ateratzeko eta, gaur egun, argazki bilduma hau Londongo National Portrait Galleryn antolatutako erakusketan ikus daiteela. 
Argazkiez gain, liburuak haiei buruzko McCartneyren ausnarketak gehitzen ditu, argitalpena interesgarriagoa eginez. 
 

2023(e)ko abuztuaren 7(a), astelehena

EL SUBMARÍ GROC-EXTRA 2023

 


"El Submarí Groc-extra 2023"

(Beatlemanía. Recuerdos de una era)

(2023ko uda)

El Submarí Groc

36 orr.

Hona hemen "El Submarí Groc" aldizkariraren uda honen alea. 

Oraingo honetan The Beatlesen memorabiliari buruzkoa da, hau da,  taldea oraindik aktiboa zegoenean salgai jarri ziren produktuei buruzkoa, diskak barnean ez daudela. Bai, ordea, irudiak, partiturak, aldizkariak, postalak, banderinak, egutegiak, kontzertuen produktuak, musika-tresnak, jostailuak, eta mota askotako beste produktuak ere.

2023(e)ko uztailaren 24(a), astelehena

MOJO. SPECIAL LIMITED EDITION

 


"The Beatles. Classic, Rare & Unseen"

MOJO (Londres)

2004

148 orr.

Aldizkari honek The Beatles taldearen argazki bilduma ederra dauka.

Argazkien egileak Bob Gomel, Harry Goodwin, Astrid Kirhcheer, Mike McCartney, Jim Marshall, Tery O´Neil, David Redtern, Jûrgen Wollmer, Michael Word eta Bob Whitaker dira. 

2023(e)ko uztailaren 9(a), igandea

A LIFE IN PICTURES

 


"The Beatles. A life in pictures"

UNCUT (London)

2018ko apirila

100 orr.

UNCUT aldizkariaren argitaletxeak aldizkari hau argitartu zuen 2018an. Helburua The Beatlesen argazki bilduma egitea zen, ordura arte ezagunak ez ziren argazki batzuk ere gehituz.
Emaitza argazki aldizkari deigarria izan zen, baina ez dut uste argazki ezezagun gehigirik zuenik.

2023(e)ko uztailaren 8(a), larunbata

EL SUBMARÍ GROC-33


"El Submarí Groc-33"

2023ko uda

36 orr.

Aste honetan heldu zait "El Submarí Groc" aldizkariaren udako alea, 33. zenbakia egiten duena. 

Bertan, disken, liburuen eta aldizkarien berrikuntzez gain, honako artikulu hauek irakur ditzakegu:

 - Aurreko alearen artikuluarekin jarraituta, "Revolver" diskaren bi nahasketez hitz egiten digu Enrique Torrásek. 
- Jordi Sierra i Fabra idazleari egindako elkarrizketaren bigarren zatia. 
- Marta G. Navarro bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- The Beatles taldearen eta beatleskideen disken mezu izkutuei buruzkoa, Fernando Castejónek idatzitakoa. 
- Bartzelonako azken "Feria del disco" delakoari buruzkoa. 
- "¿Cómo ganar el Jubilennon?" artikuluaren bigarren zatia. 
- "White trash" taldearen aurkezpena. 

2023(e)ko uztailaren 1(a), larunbata

BEATLES 1-2


"Los Beatles"

Alain Dister 

Ediciones Jucar (Madrid, 1973)

1. ed. 217 orr.
,
Hauek izan ziren The Beatlesi buruz erosi nituen lehenengo bi liburuak. Alain Disterrena,  Frantzian lehenengoz taldeari buruz argitaratu zen liburua zena, azal leunekoa erosi nuen garai horretan. Eta Antonio Cilleroren liburuaren lehenengo edizioa ere. 

Baina bi liburu horiek galdu nituen, ez dakit non gelditu ziren etxez aldatu ondoren...

Geroago biak erosi ditut berriro, Disterrenak larruaren imitazioaren azala duena eta Cilleroren bigarren edizioa. 

Taldearen bibliografian sarrera egiten duten etxeko liburuak dira. 



"Beatles 2"

Antonio Cillero

Ediciones Jucar. Los Juglares

Madrid, 1979

2.ed. 195 orr.

2023(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena

THE ULTIMATE BEATLES COLLECTION

 


"The ultimate Beatles collection" ( Your complete guide to the world´s greatest band)

Future PLC (Bath, UK)

2023

146 orr.

Berriro daukagu salgai The Beatles taldearen historia kontatzen digun aldizkari berezi bat, zoritxarrez  informazio berririk gabekoa dena. 

Interesgarriena gerta daiteke album bakoitzaren abesti guztiei buruzko iruzkin txikia daukala, banan banan adierazita. 

Esan beharra dago argazki askoz hornituta dagoela, baina jadanik ezagunak direnak. 

Hori guztia kontuan izanda, ondo dago taldearen historian oso adituak ez direnentzat edo Liverpoolgo tadeari buruz argitaratzen den guztia biltzen duenarentzat. 

2023(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

HISTORIA DE UNA AMISTAD


"The Beatles. Historia de una amistad"

Luciano Saracino & Nicolás Brondo

Red Book Ediciones-MAN NON TROPO 

Barcelona, 2022

96 or. 1. ed. 

Luciano Saracinoren gidoiarekin eta Nicolás Brondoren marrazkiekin komiki hau Argentinan argitaratu zen 2021ean eta 2022an Espainian Red Booken MAN NON TROPOren atalaren barruan.
Bi egileen arteko lan bikaina eskeintzen digute, The Beatlesen historia Paulen eta Johnen arteko adiskidetasunaren ikuspegitik kontatuta. Ez digute datu berririk ematen Liverpoolgo taldeari buruz, berritasuna historia aurkerten duten eran datza. 
Liburua aberasten dituen Sarracinoren aurkezpena eta Brondoren lan grafikoaren blok interesgarria gehitzen dira. 


 

BEATLEMANIA-10 POSTERS

 


Beatlemanía-10 posters

El Submarí Groc 

(2022)

100 aleko argitalpena

El Submarí Groc-ek 10 poster dituen karpeta hau argitaratu berri du. Poster bakoitzaren neurria 29 x 21 cm-koa da eta guztiak The Beatlesen lehenengo bi filmeen irudien erreprodukzioak dira. 
Esan beharra dago, bestaldetik, karpeta honen 100 ale baino ez direla argitaratu.

Beatleszaleak garenontzako material interesgarria!

2023(e)ko maiatzaren 7(a), igandea

GRANDUDE´S GREEN SUBMARINE

 



"Grandude´s Green Submarine"

Paul McCartney & Kathryn Durst

Randon House (New York, 2021)

1. ed. 

2.019an Paul McCartney idatzitako eta Kathryn Durstek marraztutako "Hey Grandude!" ("Aitonaren iparrorratz magikoa") ipuina argitaratu zen. 32 hizkuntzatara itzulia izan zen eta guztira 300.000 ale saldu ziren. 
Iaz historiaren jarraipena argitaratu zen, "Grandude´s Green Submarine" izenekoa. Ez dakit gaztelaniaz edo euskeraz argitaratu den, ez dut horren berririk aurkitu behintzat. 
 

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

ADABAKIAK

 


The Beatlesen adabakiak

Hauek jantzietan jartzen ziren adabakiak dira, lisagailuz berotu ostean itsasten ziren horietakoak.
Hemen aurkezten ditugun hauek "El Corte Inglés" enpresak saltzen zituen bere garaian, haien prezioa pezetetan jartzen zuenez 2.000 urtea baino lehenago izan beharko  litzateke...



JOHN LENNON-CANCIONES

 


"John Lennon. Canciones"

(Fernando Hernández Hernández eta Alberto de Oliveiraren itzulpenak)

Ediciones AB

México D. F. 

98 or.

1. ed. (500 alekoa)

Liburuxka honek John Lennonen abesti batzuen itzulpenak aurkezten ditu eta azalean Johnen autoretratua dauka, marra eskas batzuekin egindako. 
Mexikon argiratutakoa da eta 500 ale baino ez dira argitaratu. 

AITONAREN IPARRORRATZ MAGIKOA

 


"Aitonaren iparrorratz magikoa"

Paul McCartney & Kathryn Durst (ilustrazioak)

Bruño (Madrid, 2020)

1. ed. 

Sorpresa handia izan da jakitea Paul McCartneyren "Hey Grandude!" ipuinaren euskal bertsioa ere badagoela. 
Hemen aurkezten dugu ipuina euskeraz, aspaldian hizkuntza ezberdinen bertsioak aurkeztu genituen sarrerari gehituz. 



2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

LES BEATLES. COMMENT LES CUISINER


"Les Beatles. Comment les cuisiner"

Emmanuel Rubin & ses Pop Chefs

Éditions Erick Bonnier 

París, 2022

1. ed. 

Beatlesen bibliografian mota eta gai askotako liburuak ditugu. Oraingo honetan, harrigarria bada ere, iaz argitaratu zen errezeta liburua aurkezten dugu. 

Le Figaro eta Europe 1eko kazetaria da Emmanuel Rubin, kritiko gastronomikorik rockeroena dena. Bere gonbitea dela eta, chef ezberdinen errezetak biltzen dira liburu honetan, bakoitza abesti bati dagokiolarik: Yesterday, Strawerry Fields Forever, Penny Lane, Lucy in the Sky with Diamonds, I Am the Walrus, Wild Honey Pie, Honey Pie, Glass Onion, Savey Truffle, The Ballad of John and Yoko, Octopus Garden eta Mean Mr. Mustard. 

Liburuan adierazten den bezala, hemen ditugu 12 errezeta Beatleskideak dastatu ahal izateko...

2023(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

PAPERBACK WRITERS. BIBLIOGRAFÍA COMENTADA



 

"The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada"

Josep Molist & Iván Moldes

Editorial Milenio

Lleida (2022)

1. ed. 360 orr. 

2011an J. M. Escrihuelak eta J. Molistek "Leyendo a los Beatles" liburua argitaratu zuten, The Beatlesen Espainako bibliografia osoaren berri emateko asmoz. Bertan, argitalpen bakoitzari buruzko azalpen txikia ematen zen, azaleko argazkiarekin hornituta. Beatleszaleok daukagu ordudanik, oraindik gure bilduman ez dauzkagun  liburuen informazioa izateko. 
Iaz "The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada" liburua argitaratu zen, berriro Josep Molistek idatzia, oraingo hontan Iván Moldesekin batera. 
Aurreko liburuaren ildotik doa, baina ematen zaigun informazioa osoagoa da eta oraindik gaztelaniaz argitaratzeke dauden  oinarrizko liburuen iruzkinak ere ematen dira.  

2023(e)ko apirilaren 2(a), igandea

EL SUBMARÍ GROC-32

 


"El Submarí Groc-32"

2023ko martxoa

36 or.

Eskuartean daukagu jadanik "El Submarí Groc" fanzinearen 32 zenbakiduna. 

Betiko atalez gain, hona hemen aldizkarian irakur daitezkeen artikuluak:
- Enrique Torrasek  4 pisten grabagailuaz idatzi duena. 
- Jordi Sierra i Fabrari egindako elkarrizketaren lehenengo zatia.
- Olivia Harrisonek "Came the lightening" aurkezteko egindako ekintzei buruzkoa. 
- Fernando Castejonek Travelling Wilburysen sorketari buruz hitz egiten diguna.
- Bildumagileei eskeinitako atalean, Claudi Serrat bildumagileari egindako galdetegia. 
- María Jesús Martínek idatzitako "George Harrison.Conoce la espiritualidad a través de sus canciones"  liburuari buruzkoa.
- Luis Merinok idatzi duen  "Cómo ganar el Jubilennon" izenekoa.
- Hurrengo "Beatles Weekend de L´Estartit"aren informazioa.


2023(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

THE ULTIMATE MUSIC GUIDE-PAUL McCARTNEY


"The ultimate music guide-Paul McCartney"

(2022ko abendua)

NME Networks (Essex, UK)

148 orr. 

Paul McCartneyk 80 urte bete dituen urtean, eta 60 urte estudioetan pasatu ostean, hona hemen UNCUT aldizkariak 2022ko abenduan ateratako "The Ultimate Music Guide" izeneko atalean musikariari eskeinitakoa argitalpena. 
Aldizkariak berari buruzko artikulu historikoak biltzen ditu eta bakarrean egindako diskak ikertzen dira banan banan. 
Oso interesgarria gertatzen da, noski!
Horrez gain, esan beharra dago aldizkariaren luxuxko bertsioa ere salgai jarri dela. Horrek beste azala du eta poster ederrarekin saltzen da.