"The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada"
Josep Molist & Iván Moldes
Editorial Milenio
Lleida (2022)
1. ed. 360 orr.
2011an J. M. Escrihuelak eta J. Molistek "Leyendo a los Beatles" liburua argitaratu zuten, The Beatlesen Espainako bibliografia osoaren berri emateko asmoz. Bertan, argitalpen bakoitzari buruzko azalpen txikia ematen zen, azaleko argazkiarekin hornituta. Beatleszaleok daukagu ordudanik, oraindik gure bilduman ez dauzkagun liburuen informazioa izateko.
Iaz "The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada" liburua argitaratu zen, berriro Josep Molistek idatzia, oraingo hontan Iván Moldesekin batera.
Aurreko liburuaren ildotik doa, baina ematen zaigun informazioa osoagoa da eta oraindik gaztelaniaz argitaratzeke dauden oinarrizko liburuen iruzkinak ere ematen dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina