BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko urtarrilaren 5(a), asteazkena

SGT. PEPPERS-ERRUSIAKO AZALA

Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band

Anton (St. Petersburg, 1992)

CTPEO 91 00117

1992an St. Peppersen diska erosi nuen Errusian. Benetan diska bikoitza dela esan behar da , St. Peppersenarekin batera Revolver ere dagoelako!
Kontua da Peter Blakeren azal famatuan aldaketa batzuk eginda daudela, bertan gustuko pertsonaiak sartzeko eta Karl Marxena kentzeko...


Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band

(Jatorrizko azala)




1. Edgar Allan Poe eta Fred Astairen artean, jatorrizko azalean hutsunea zegoen lekuan, guretzat ezezaguna den Andrei izeneko bat dago.
2. Karl Marxen ordez beste pertsonaia jarrita dago.


Ba al daki norbaitek nortzuk diren?

2010(e)ko abenduaren 30(a), osteguna

ROLLING STONE-134


Rolling Stone-134


(2010eko abendua)

Progresa (Madrid)

154 orr.


Orain dela 30 urte Amerikako Estatu Batuetako Rolling Stone aldizkariak John Lennoni buruzko ale berezia atera zuen, Annie Leibovichek John hil zuten egunean egindako argazki mitikoa azalean agertzen zela, Historiako ezagunenetariko bat izango dena ordudanik.
Abendu honetako alean, Espaniako Rolling Stone aldizkariak orduko artikuluak argitaratu ditu , gaztelaniaz lehenengo aldiz irakurtzeko aukera emanez. Eta, noski, jatorrizko azala berriro erabili egin da.
Honetaz gain, 33 artistari Leibovichen azala berrinterpretatzeko eskatu zitzaion, emaitzak maila ezberdinekoak direla, baina interesgarriak. Haien artean, Mariscal edo Alberto Corazónen lanak daude, adibidez.
Bestalde, oso ona iruditu zait Javier Méndez Floresek Leibovichen argazkiari buruz idatzitako ausnarketa ...


Rolling Stoneren jatorrizko azala


Annie Leibovichen argazkia

2010(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

JOHNEN KITARRA


Rikenbacker 325 Capri (1958)

25 cm-ko irudia

The Baby Axe Co Ltd (Kent, England)

Orain dela gutxi, John Lennonen kitarraren miniatura hau lortu nuen. Berak erabiltzen zuen Rikenbacker 325aren eredua bere kutxa barruan saltzen da, kutxak garraiatzeko maleta irudikatzen duela.
Enpresa berak beste Beatleskideen kitarren miniaturak eta Ringoren bateriarena ere saltzen ditu.




John Lennonen Rikenbacker kitarrei buruz irakurtzeko hona hemen helbide hau:


Eta The Beatles taldekideen Rikenbacker kitarrei buruz beste hau:

2010(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

BEATLES MEMORABILIA, LA COLECCIÓN DE JULIAN LENNON


Beatles memorabilia-La colección de Julian Lennon

Southall, Brian & Lennon, Julian. Grijalbo. Barcelona (2010)1. ed. 192 orr.

Julian Lennonek, John Lennonen seme nagusiak, The Beatles taldeari buruzko bilduma ederra osatu egin du urte askoren buruan. Harrigarria bada ere, bere aitarengandik oso objektu gutxi jaso egin zituen ( Johnek oparitutako bi kitarra). Bilduma egin ahal izateko enkanteetan erosi egin ditu objektu asko, Paul MacCartneyk edo May Pangek oparitutakoez gain. Gogoratu behar da Paul Julianen laguna dela eta May Johnen emaztegaia denboraldi batean, asteburu galdua deitutako garaian.
Aurten argitaratutako liburu honetan bildumaren berri ematen zaigu lehenengo aldiz, White Father: The Spirit of Lennon izeneko erakusketa ibiltariaren ondoren.
Izugarri aberatsa da Julianek daukana: Johnen kitarrak, urrezko diska asko, argazkiak, letrak, egindako marrazkiak, jantziak, filmeen fotogramak, ...

"Bilduma hau oso garrantzitsua da niretzat... nere historiaren zati bat da, gure historiarena."

(Julian Lennon)



2010(e)ko abenduaren 8(a), asteazkena

LOTERIA-2


Loteria

Sgt Beatles Fan Club

Zaragoza ( 2010)

Ekaineko sarrera batean Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek ateratako loteria txartelak jarri nituen. Honetan aurtengoa eta lortu berri dudan 1995koa daude, orduko sarrera osatzeko edo.
Aurtengo txartelean Espainako All you need is love singleko argazki bera erabili da eta 1995koan Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band LPko azalaren karikatura dago.


All you need is love/Baby you´re a rich man

DSOL 66.080

EMI-odeon, 1967


1995

2010(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

THIS IS ROCK-78


This is Rock-78

Irun (2010eko abendua) 98 orr.

This is Rock (TIR) Irunen argitaratzen den rock aldizkaria da, 2005etik kioskoetan dagoena. Jadanik 78 zenbaki atera dira eta kalitatezko produktua eskeintzen jarraitzen dute.
Abenduko alean The Beatlesi buruzko bi artikulu irakur daitezke: John Lennon hil zen egunari buruzkoa eta Abbey Road diskari buruzkoa.
Johnen azken egunaren datuak kontatzeko, aurten argitaratutako December 8,1980-The day John Lennon died liburuaren zati batzuk erabili dira. Liburu hau Keith Elliot Greenberg kritikari ezagunak idatzi du. Ea laster gure artean argitaratzen den!



December 8, 1989-The day John Lennon died
Greenberg, Keith Elliot. Backbeat (2010) 256 orr.


Bigarren artikuluan Let it be eta gero grabatu zuten Abbey Road diskari buruz hitz egiten da: zernolako giroa zegoen, nolako saioak izan ziren, ... Orain dela 40 urteko historia...The Beatlesen amaiera.

2010(e)ko azaroaren 20(a), larunbata

EL MENTÓN DE FOGARTY


Venimos subidos en norias

(Warner, 2009)

El mentón de Fogarty Bizkaiko pop-rock taldea da, Bilbo Basket saskibaloi taldearen abestia egin zuena. Jadanik disko bi ditu argitaratuta, azkena Venimos subidos en norias izenekoa dela.
Nik behin entzun nituen zuzenean eta esan beharra daukat oso inpresio ona atera nuela. Soinu ona daukate, saio dibertigarria egiten dute eta jendea erakartzen dakite. Zer gehiago eska daiteke?
Kontua da azken diskaren Todo está cambiando a mi alrededor abestiaren bideoklipa egin zutela, The Beatlesen A Hard Day´s Night filmearen irudiak eta eszenak imitatuz. Noski, Inglaterran izan beharrean, Bilboko kaleetan, Iparraldeko tren-geltokian edo Getxo inguruetan ikusten ditugu taldekideak. Ikus daitezke kaleetatik korrika egiten, aireportura heltzen, haien zaleak zorabiatuta, ...
Ez al da dibertigarria?