BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

ASTERIX BRITANIAN


Astérix chez les bretons 1966an argitaratu zen Asterixen abentura da.
Asterix eta Obelix Britainara abiatzen dira eta heltzen direnean, bertan oso ospetsuak diren bardoak ikusten dituzte, neskak txoratuta daudela. Nortzuen antza daukate bardo horiek? Beatleskideena, noski!

The Beatles komikietan izeneko sarreran honen berri eman nuen aspaldian, baina oraingo honetan hizkuntza ezberdinetakoak bildu ditut... 
Besterik aurkituko banu, gehituko nuke. 


Frantseseraz




Euskeraz


Ingelesez


Katalaneraz



Italieraz


Danieraz



Alemaneraz





Gaztelaniaz



Portugesez

2011(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

THE CAVERN BEATLES BILBON


The Cavern Beatles-Gira española

Datorren ostegunean, maiatzaren 5ean, The Cavern Beatlesen kontzertua egongo da Bilbon, Kafeantzokian, hain zuzen ere.
Paul Tudhopek (John), Steve White (Paul), Graig Gamblek (George) eta Simon Ramsdenek (Ringo), The Beatlesen abestien bertsioak interpretatuko dituzte, benetako Beatleskideen keinuak eta itxurak imitatuz...
Kritikoen ustez Liverpooleko taldearen bertsioak egiten dituen talderik onena omen da.


The Cavern Beatles Taldea

Eta bitartean, hona hemen youtubetik hartutako bideo batzuk...







2011(e)ko apirilaren 16(a), larunbata

"PAPERBACK WRITER" FANZINEA



Paperback writer-0

(2000, Valencia)

Paperback writer Valenciako Strawberry Beatles Fan Clubaren aldizkaria izan zen, jadanik argitaratzen ez dena, kluba ere desagertu baitzen.
Benetan fanzinea zela esan behar dugu, oraindik argitaratzen den Zaragozako The Beatles Garden bezala, baina azken hau kalitate handiagokoa da,  nire ustez.
Fanzinea egin zutenen artean, lehenengo erredaktorea eta gero zuzendaria izan zen Willi Quijal ezaguna da , Strawberry izeneko liburuaren egilea baita. (Liburu horretan John Lennonen bizitza nobelatua irakur dezakegu.)
Hona hemen nik ditudan aleak. Azkena 13 zenbakiduna da, baina ez dakit gehiago argitaratu zuten... 



Paperback writer-2 (2000)



Paperback writer-3 (2001)



Paperback writer-Especial II convención (2001)



Paperback writer-4 (2001)



Paperback writer-6 (2001)

Especial George Harrison



Paperback writer-7 (2002)


Paperback writer-8 (2002)

Especial III convención



Paperback writer-13 (2004)

2011(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

DOLARRAK


One Dollar (John Lennon)

Orain dela gutxi, Beatleskideen irudia duten dolar bateko bilete hauek lortu nituen. Lau motakoak daude, bakoitzean kide bana daukana. 
Ez  dakit dolar legalak diren, hau da, ordaintzeko erabili daitezkeen. Seguraski oroigarri hutsak izango dira...
Dena dela, oso kuriosoak iruditu zaizkit. Ez al da horrela?


One Dollar (Paul McCartney)


One Dollar (George Harrison)


One Dollar (Ringo Starr)

2011(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

UN DÍA EN LA VIDA


"Un día en la vida de Los Beatles"

McCullin, Don. La Fábrica (Madrid, 2010) 1. ed.

1968ko uda. Don McCullinek, gerra argazkilari famatuak, The Beatles taldeari argazkiak ateratzeko enkargua jaso zuen. Taldea Diska Zuria grabatzen ari zen, Sgt.Pepper´s Lonely Hearts Club Band diskaren urtebetetzea pasatuta zegoenean. 
Uztailaren 28an  Donek kolorezko argazki batzuk atera zituen Life aldizkariaren azalarako eta hurrengo eguna taldekideekin pasatu zuen  argazkiak egiten Londresen zehar, bazter batetik bestera joanez, egun zoroa kalean izendatu den horretan.
Orduko argazkiak orain dela gutxi argitaratutako Un día en la vida de los Beatles izeneko liburuan ikus ditzakegu. Haien artean, diska gorrian eta urdinean barne aldean ikus daitekeen argazkia dago, The Beatles taldekideak parkeko hesiaren atzean dauden hori. Beharbada, bereziena John hilda balego bezala agertzen dena izan daiteke.
Leku askotan irakurri dut hemengo argazki gehienak argitaratugabeak direla, baina, neure ustez, haietariko asko ezagunak ziren, The summer of 1968  liburuan, adibidez, orain argitaratutako liburuko argazki asko daude eta. 



"The Summer of 1968"

 Murray, Tom & McCullin, Don. Tracks. Lancanshire (UK)



2011(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

WEENICONS-JOHN LENNON


Weeenicons-John Lennon


Weenicons serieak gure kulturaren ikonoen irudiak aurkezten dizkigu. 9 cm-ko erretxinazko irudi hauek Txinan eginda daude eta, antza denez, eskuz margotuta daude. Eskaintza gero eta handiagoa da (pertsonaia gehiago, giltzeroak,...)

Hemen daukagun hau John Lennonena da, Sgt. Pepper´s diskaren garaiko arropak jantzita.


Pertsonaien zerrenda luzea da, honako hauek daude, adibidez...



Rocky Balboa, Del Boy , Michael Jackson, Elvis Presley, Mr. T. , John Lennon, Che Guevara, Alex (A Cloock orange)


Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen helbide hauek:

2011(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

"ACROSS THE UNIVERSE" LIBURUA


The Beatles: Across The Universe

Marsh, Naomi. Océano (Barcelona, 2011) 1. ed. 95 orr.

The Beatles taldeari buruzko liburuen artean, batzuk oso erakargarriak dira edukiagatik: argazki ezezagunak dituztenak, oso sakonak direnak datu asko dituztelako, gai berezi bati buruzkoak direnak, .... Beste liburu batzuk, aldiz, itxuragatik ditugu gustoko.
Azken mota honetakoa da Across the universe liburua. Informazio laburra eta oso ezaguna du eta argazkiak ere askotan ikusitakoak dira. Bertan daukana taldeari buruzko informazio orokorra behar duenarentzat egokia da. Besteontzat erakargarria egiten duena LP baten itxura duela da.