BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-64


"The Beatles´ garden-64"

Sgt. Beatles Fan Club. Zaragoza (2014ko urria) 32 orr.

Bederatzi hilabete itxaron behar izan dugu Zaragozako Sgt Beatles Fan Clubek argitaratzen duen aldizkari hau berriro eskuetan izateko!

Azken hilabeteetan izan diren berriez gain, honako hauek dira irakur daitezkeen artikuluak:
- "Paul McCartney: gira Out Here" Emanaldien bigarren zatiaren berri ematen da, argazki batzuekin hornitutako artikuluan,
-"Live At The BBC Vol.2" Diska hauetan dauden hitzezko zatien itzulpena irakur daiteke. Eskertzekoa da egindako lana!
- "50 aniversario de A Hard Day´s Nigth" The Beatlesen lehengo filmea ikertzen da, orain dela 50 urte ekoiztu zela aitzakia hartuta. 
- "Vivir es fácil con los ojos cerrados triunfa en los Goya" David Truebaren filmea Goya sarietan izandako arrakastaren berri ematen da, errodaia koadernoa izan daitekeen liburuaren iruzkina ere eginez.
- "Binefar Beatles weekend 2014" Huescako herri honetan apirilaren 4tik 6ra arte izandako ekintzak kontatzen zaizkigu artikulu txiki honetan.

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

LOS BEATLES EN EL CINE-50 AÑOS A TRAVÉS DEL ESPEJO


"Los Beatles en el cine-50 años a través del espejo"

 Ramón Alfonso. tbeditores (Madrid, 2014) 1, ed, 271 orr.


50 urte dira "A hard´s days night"  estreinatu zenetik, The Beatles taldearen lehengo filmea izan zena. Ordudanik, zinearekin harreman handia izan du Liverpoolgo taldeak: beatleskideek interpretetu edota zuzendutako filmeak, haien emanaldien dokumentalak, taldeari buruzko dokumentalak eta fizkiozko filmeak, eta taldearen ingurukoak filmatu direnak.
Lan multzo honen ikerketa sendoa egiten du Ramón Alfonsok argitaratu berria den "Los Beatles en el cine-50 años vistos a través del espejo" liburuan.
Ezagunak genituen gaia landutako liburu batzuk:  "Beatles at the movies-Scenes from a career" (Roy Carr 1996) "The Beatles. Una filmografía musical" (Magi Crusells & Alejandro Iranzo, 1995), "El cine beatle" (Arturo Moreno Obregón, 2000) eta "¡Locos por ellos! Los Beatles en el cine" (Robert, Ramón, 2001). Hala ere, Ramón Alfosoren liburuan, azken urteetako filmeak ere ikertzen dira, bitxikeriak barne, "The simpsons" (Matt Groening) telesailean izan diren beatleskideen agerpenak edo Iván Zuluetak zuzendutako "Get back" animazio laburmetraia, adibidez. 
Bestalde, Johnek eta Yokok filmatutako filme laburrak sakonago ikertzen dira beste liburuekin konparatuz.


2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

ROLLING STONE-180


"Rolling Stone-180" 

PRISA (Madrid)  2014ko urria 112 orr.

George Harrisonen diska batzuk berrargitaratuko dira, Apple Recordsen grabatutakoak, hain zuzen ere. "Wonderwall music" (1969), "Electronic sound" (1969), "All things must pass" (1971), "Living in the material world" (1973), "Dark horse" (1974) eta "Extra texture (read all about it)" (1975) dira aukeratutako diskak.

Berrargitarapen hau aitzakitzat hartuta, Diego Manriquek beatleskideari buruzko artikulua idatzi du "Rolling Stone" aldizkariaren urriko alerako, The Beatles taldea desagertu ondorengo historia kontatuz. Harrison kitarrajolea goraipatzen du eta The Beatles taldean ez zela ondo tratatua izan azpimarratu, McCartneyk Georgeren konpositore lana ez zuela haintzat hartzen argi utzita.

Aldizkariaren azalerako, bestalde, George puru bat pizten ikusten den argazkia aukeratu izan da.

2014(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

MUTUA MADRILEÑA



The Beatlesen abestiren  bat erabiltzen duen beste iragarkia dugu Mutua Madrilenarena. Kasu honetan "Drive my car" abestia entzun daiteke...

2014(e)ko abuztuaren 29(a), ostirala

LOS BEATLES COMO MÚSICOS


"Los Beatles como músicos. De Revolver a Antología" 


Walter Everett. Eterna Cadencia (Buenos Aires, 2013) 1, ed, 537 orr.

Liburu hau Beatlesen bibliografian klasiko bihurtu zen 1999an lehenengo aldiz argitaratu zenean. Orain gaztelainaz irakurtzeko aukera daukagu Buenos Aireseko Eterna Cadenciaren bitartez, ale kopuru txikia bada ere, guztira 2000 ale baino ez dira argitaratu eta.

Esan behar da ez dela publiko orokorrarentzeko liburua, askotan testua ulertzeko musika hizkuntza ondo ezagutu behar baita.

The Beatlesen konposatzeko era eta haien grabaketak eta interpetazioak sakon ikertzen dira, batez ere 1966 eta 1970 bitarteko denboraldikoak, urte emankorrenak izan zirenak.

2014(e)ko abuztuaren 21(a), osteguna

AZKEN LIBURUAK


"Juan & John. El profesor y Lennon en Almería para siempre" 

J. Adolfo Iglesias Círculo rojo (Almería, 2013) 1. ed. 265 orr.

Nahiko ahaztuta eduki dut bloga azkenaldi honetan.
Tarte honetan erositako bi liburu hauek iruzkinduko ditut 

"Juan & John. El profesor y Lennon en Almería para siempre" liburuan Almeriak The Beatles taldearekin izan duen harremana kontazen zaigu, baina, batez ere, John Carriónen historia. 
John Carrión ingelesezko irakaslea izan zen 60ko hamarkadako Espainian. The Beatles taldearen abestiak erabiltzen zituen ikasleei ingelesa irakasteko eta John Lennon 1966an Almeriara etorri zenean"How I won the war" filmean parte hartzera Almeriara abiatu zen Johnekin hitz egiteko.
Historia hau, libreki kontatuta, "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmearena da.

"John Lennon" 

Jesús Ordovás. Silex (Madrid, 2014) 1. ed.  264 orr.

"John Lennon" beatleskideari buruzko ikerketa sakona da, musika kazetaritzan  maisua den Jesús Ordovasek idatzia. Biografia honetan John musikan hasi zenetik New Yorken hil zuten arte zer gertatu zen kontatzen zaigu. 
Beatleszale guztion liburutegietan egon beharreko liburua, zalantzarik gabe.

VIVIR ES FÁCIL CON LOS OJOS CERRADOS-DVD


"Vivir es fácil con los ojos cerrados"

 David Trueba (España, 2013) DVD

Jadanik DVD eta Blu-Rayn ikus dezakegu "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmea, 2013an sei Goya sari irabazki zituena. 
Juan Carriónen historian libreki oinarrituta dago. Juan Carrión The Beatlesen abestiak erabiltzen zituen bere ikasleei ingelesa irakasteko 60ko hamarkadako Espainian. 1966an John Lennon Almerian "How I won the war" filmean parte hartzera etorri zenean, Juan Carrión berarengana jo zuen bera ezagutzeko eta berarekin hitz egiteko...
Filmean irakasleak bere bidaian etxetik alde egindako mutil bat eta sekreturen bat daukan neska hartzen du. Hirurok Almeriara joango dira eta haien bizitza betiko aldatuko da.