"Los Beatles en el cine-50 años a través del espejo"
Ramón Alfonso. tbeditores (Madrid, 2014) 1, ed, 271 orr.
50 urte dira "A hard´s days night" estreinatu zenetik, The Beatles taldearen lehengo filmea izan zena. Ordudanik, zinearekin harreman handia izan du Liverpoolgo taldeak: beatleskideek interpretetu edota zuzendutako filmeak, haien emanaldien dokumentalak, taldeari buruzko dokumentalak eta fizkiozko filmeak, eta taldearen ingurukoak filmatu direnak.
Lan multzo honen ikerketa sendoa egiten du Ramón Alfonsok argitaratu berria den "Los Beatles en el cine-50 años vistos a través del espejo" liburuan.
Ezagunak genituen gaia landutako liburu batzuk: "Beatles at the movies-Scenes from a career" (Roy Carr 1996) "The Beatles. Una filmografía musical" (Magi Crusells & Alejandro Iranzo, 1995), "El cine beatle" (Arturo Moreno Obregón, 2000) eta "¡Locos por ellos! Los Beatles en el cine" (Robert, Ramón, 2001). Hala ere, Ramón Alfosoren liburuan, azken urteetako filmeak ere ikertzen dira, bitxikeriak barne, "The simpsons" (Matt Groening) telesailean izan diren beatleskideen agerpenak edo Iván Zuluetak zuzendutako "Get back" animazio laburmetraia, adibidez.
Bestalde, Johnek eta Yokok filmatutako filme laburrak sakonago ikertzen dira beste liburuekin konparatuz.
Bestalde, Johnek eta Yokok filmatutako filme laburrak sakonago ikertzen dira beste liburuekin konparatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina