BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

TODO SOBRE LOS BEATLES


"Todo sobre los Beatles. La historia de cada una de sus 211 canciones"

Jean Michel Guesdon & Philippe Margotin

Blume (Barcelona, 2015) 3. edizioa. 671 orr.

Argitaratu berria da liburu hau, 2013an lehenengo aldiz librurudendetan erosi ahal izan genuena eta 2014an bigarren edizioa izan zuena. Oraingoan formatu aldaketarekin datorkigu, kontsultatzeko erosogoa egiten zaiguna, txikiagoa eta azal bigunekoa baita.
Eta, zer esan edukiari buruz? Taldearen abesti guztien azalpena irakur dezakegu bertan, grabaketaren xehetasunak eta guzti. Beatleszale guztiontzat behar-beharrezkoa!!

2015(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

UNCUT-221


"Uncut-221" 

(2015eko urria) 

Uncut (UK) 122orr.

Uncut aldizkari britaniarraren urriko alean Paul McCartneyri eskeini  zaio azala, Linda McCartneyk 1982an egindako argazkia duena.
Horrez gain, hamar orriko artikulua dago, berari egindako elkarrizketarekin "The story of me and John" izenpean aurkezten dena eta argazki ugariekin hornituta dagoena. 
Kuriositate batzuk ditu, haien artean taldekide bakoitzak beste Beatleskideen disketan parte hartzea adierazten duen grafikoa.

2015(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

MOJO ALDIZKARIAK


"Mojo-35" 

(1996ko urria)  Mojo (London)146 orr.

The Beatles taldea gaia zuten azken urteetako Mojo aldizkariaren zenbakiei buruzko sarrerak idatzita ditut blogean. 
Eta hauek dira orain dela gutxi lortutako beste batzuk...


"Mojo-42" 

(1997ko maiatza)  Mojo (London)162 orr.


"Mojo-71" 

(1999ko urria)  Mojo (London)146 orr.


"Mojo-83" 

(2000ko urria)  Mojo (London)146 orr.


"Mojo-92 (Solo Beatles especial)" 

(2001eko uztaila)  Mojo (London)146 orr.

Zenbaki honen lau bertsio argitaratu ziren, azal bakoitza Beatleskide bati eskinitakoa zena. Honako hau Georgerenea da, noski!


"Mojo-98" 

(2002ko urtarrila)  Mojo (London)138 orr.


"Mojo-108" 

(2002ko azaroa)  Mojo (London)178 orr.


"Mojo-114" 

(2003ko maiatza)  Mojo (London)144 orr.

Zenbaki honen beste bertsioa argitaratu zen, Yoko Onoren argazkia azalean duena.

2015(e)ko uztailaren 30(a), osteguna

IRUZURRA!


"Concierto en Madrid-2 julio 1965"

The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) LP (MU-016)

Bai. Iruzur egin digute...
Azkenaldi honetan oso pozik geunden beatleszale asko. The Beatles taldearen 1965eko Madrilgo kontzertuaren diska argitaratuko zela iragarrita zegoen eta kontzertu horren 50. urteurrenean salgai jarriko zela jakin genuen. 
Baina argitaratu bezain laster, Madrilgo kontzertuaren grabaketaren ordez 1965eko Pariseko kontzertuarena dela demostratu ei da. Paul McCartneyk abesti bat aurkezteko gaztelainaz esaten duena ere ez da saio horretakoa, 1989an izandako kontzertu batena baizik.
Eta, batzuen ustez, Torrebrunok egindako aurkezpena, urte batzuk geroago egindako grabaketa omen da.
Esandakoa: iruzurra.




"Concierto en Madrid-2 julio 1965"

The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) CD 

Hiru edizio ezberdin argitaratu  dira:
1. CDa eta Biniloa dituena. Azala gorria dauka. (30 € inguru) eta 24 orrialdeko foilletoa.
2. Digipack CDa (15 € inguru)
3. Bildumagileentzako edizioa (80 €, 300 kopia) , honako osagai dituena:
- Binilo urdina eta CDa (azala urdina dutenak)
- Fonorama aldizkariaren 15-16 zenbakiaren faszimila, José Luis Álvarezek Beatleskideei egindako elkarrizketa duena. Jatorrizko azala eta prestatuta zegoena ditu.
- 42 orrialdeko foilletoa
- Madrilgo kontzertuaren kartelaren fakzimila.
- 5 Postal (aldebikoak)



"Concierto en Madrid-2 julio 1965"

The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) LP-CV (Bildumagileentzako edizioa)



"Concierto en Madrid-2 julio 1965"

The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) CD (Bildumagileentzako edizioa)





 "Fonorama 15-16" aldizkariaren fakzimila 

(Ezkerrean argitaratu ez zen azala eta eskuman jatorrizkoa)


                                                             Postalak eta kartelaren fakzimila







2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea

JPGR MUSEUM PHOTO ALBUM


"JPGR Museum Photo Album" 

Juan I. Mayor. JPGR Museum (2011)

JPGR Museum Madrilen dagoen Beatlesi buruzko museo pribatua da. (JPGR letrak John, Paul, George eta Ringoren izenenak dira)
Entzunda daukat Tenerife eta Murtzian kokatzeko elkarrizketak egon zirela jabeak eta erakundeen artean, baina oraindik ez dago emaitzen berririk.
Bitartean, katalogo honetan edo museoaren webgunean kontsulta daitezke bere edukiak. Zelako bilduma ederra!


Museoaren webgunea:

Museoaren facebook-a: 

STUART SUTCLIFFE, A RETROSPECTIVE


"Stuart Sutcliffe, a retrospective"  

Matthew H Clouth  & Colin Fallows

Liverpool University Press (2008) 128 orr.

2008an Liverpool Kulturaren Europako Hiribua izan zen  eta jarduera askoren artean Stuart Sutclifferen lan plastikoari buruzko erakusketa antolatu zen, hemen aurkezten dugun liburua bere katalogoa dena. Stuarten pintura miresteko aukera ezinhobea!



Bere arteari buruzko webgunea:

Stuart Sutcliffe The Beatlesen baxua izan zen hasierako garaian, Hamburgoko garaietan jotzen zuena. John Lennonek Liverpooleko Arte Eskolan ezagutu zuen eta ordudanik lagunminak izan ziren, baina  1962an, 21 urte zituenean, Hamburgon hil zen. 
Auskalo zelako etorkizuna izango zuen pinturan bere bizitza arinegi amaitu izan ez balitz!

Eta hemen Stuarten webgune ofiziala: 

2015(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

CUADERNOS EFE EME-4


"Cuadernos Efe Eme-4"

(2015eko ekaina)

Midons (Valencia) 224 orr. 18 €

Cuadernos Efe Eme aldizkariaren ekaineko alean, The Beatles taldeak eta taldekideek jasan zuten Espainiako zentsurari buruzko artikulua irakur daiteke. Horrez gain, azala horri eskeinita dago, "Two virgins" LParen argazkia duela.

Ezaguna da "White album" barruan zegoen posterrari egindako zentsura edo Johnen "Somethime in New York city" diskaren azalak edo "The ballad of John and Yoko" abestiak izandakoak.
Ezezagunagoa, niretzat behintzat, "While my guitar gently weeps" abestiarekin edo Apple disketxeko Badfinger taldearen "No dice" diskaren azalarekin gertatutakoa, adibidez.

Aldizkaria interneten bidez baino ezin da erosi, Efe Emeren webgunean 18 €tan. 

Eta opari moduan bi orri-markatzaileak, bata John eta Yoko biluzik erakusten duena eta bestea, zentsuratuta, testua eta Espainiako bandera argazkiaren gainean ...