BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

KILOMETRO 0


"The Beatles. Rubber soul: kilometro 0"

Marcos Gendre. Quarentena Ediciones (Llinars del Vallès, Barcelona)

 (2015) 1. ed.  143 orr.

Quarentena Edicionesen "Discos que marcaron una época" saileko liburu berria da honako hau. Aurretik Album Zuriari eskeinitakoaren ostean, Rubber Soul diskaren txanda heldu da agertu zen 50. urteurrena betetzen denean.
Marcos Grande musika kritikariak diskaren sorkuntza prozesua azaltzen digu, bere hamalau abestiak banan banan ikertuz.
Liburua The Beatlesen lehenengo diska heldua deitu daitekeena sakonki ezagutzeko aukera paregabea da.


2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

CRÓNICA FOTOGRÁFICA


"Los Beatles. Los cuatro muchachos que hicieron temblar el mundo" 

Marie Clayton & Tim Hill (Daily Mailen argazkiak) Parragon (2015) 256 orr.


Liburudendetara heldu berria da argitalpen hau, liburua eta DVDa dituena. Liburuan Daily Mailen 400 argazkiekin The Beatles taldearen historia kontatzen zaigu eta DVDan taldearen emanaldiak ikus ditzakegu hasieratik Candlestick Parkeko azkenera arte. 
Publiko zabalari bideratuta dagoen produktu atsegina da eta os prezio onean dago salgai, 12 € ingurukoa!


"Ya están aquí Los Beatles" DVD

Parragon Books Ltd (2015) 60´

¡QUE LLEGAN LOS BEATLES!


"¡Que llegan Los Beatles! Cuatro chicos de Liverpool en la España franquista (1964-1975)"

Magi Crusells

Lenoir ediciones (Caldes de Malavella, Girona) (2015)

61 orr.

Magi Crusellsek, Bartzelonako Unibertsitatean Historia irakaslea denak, liburu interesgarri hau idatzi du. Aurretik TVEren "¡Que vienen Los Beatles!" dokumentalaren gidoilaria izan zen eta aurten bere unibertsitatean antolatutako "Que arriven els Beatles" erakusketaren arduraduna. Gaian aditua dela esan dezakegu, beraz.

Liburuan bi atal bereiz ditzakegu. Lehenengoan, 1965ko uztailean Madril eta Bartzelonan izandako emanaldiak eta bere inguruan gertatu zena kontatzen zaizkigu. Esan behar da dokumentazio grafiko eta idatzi ugariarekin hornituta dagoela, orain arte ezagutzen ez genituen gertaerak ere irakur daitezkeelarik.
Bigarrenean, Franco hil arte The Beatlesen diskek, filmeek edo haiei buruzko liburuek izan zuten zentzura du gaitzat. Ikerketa sakona eta argigarria orduko garaiak ezagutu ahal izateko.

LOTERIA 2015


Loteria 2015

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek, urtero bezala, gabonetarako loteria jarri du salgai. Aurten Madril eta Bartzelonan izandako kontzertuen 50. urteurrena ospatzen denez,  Bartzelonako kontzertuaren sarrera-txartela erabili da loteria txartela egiteko. 

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

BEATLEMANIA.UNA CRÒNICA PERSONAL


"Beatlemania. Una crònica personal"

 Josep Maria Francino

Cal-lígraf edicions (Figueres, 2015) 177 orr.

Beatleszale garenontzat Josep Maria Francino oso ezaguna da aspaldidanik: kazetariaren artikuluak irakurrita dauzkagu, bere bildumaren berri izan dugu edo bere webgunea bisitatzen dugu noizean behin. Liverpooleko taldearen munduan aditua da, zalantzarik gabe, eta  bere bizitzan taldeak eragin handia izan du.
Horregatik ez da harritzekoa honelako liburua idatzi izanak, The Beatlesen biografia egin beharrean, taldeak bere biografian zer izan den azaltzen baitu.

Liburuan bi zati bereizten dira. Lehengoan, kronika pertsonal hori kontatzen zaigu: Bartzelonako 65ko kontzertua, Paulen kontzertuak, Tony Sheridanekin izandako musika emanaldiak, The Beatlesi buruzko bilduma, Jordi Serra i Fabraren "L´assassí del Sgt. Pepper´s" liburua,... Bigarrenean, hanhemenka argitaratutako liburuen hitzaurreak edo artikuluak eta aldizkari ezberdinetarako idatzitakoak, bakoitza jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz batzuetan eta katalaneraz beste batzuetan. 

Esan behar da, azkenik, liburua katalaneraz idatzi badago ere, gaztelaniaz dakigunentzat ulergarria dela ahalegin txikia eginez gero, benetan merezi duena. 

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

MOJO-264


"Mojo-264"

(2015eko azaroa) 

Mojo (London) 130 orr.


Kioskoetara heldu berria da azaroko Mojo aldizkaria, 264 zenbakia duena. Azala The Beatles taldeari eskeinita daukagu  eta bertan 24 orriko artikulu bilduma interesgarria irakur dezakegu: John eta Paulen artekoak, taldearen lehenengo zenbakiak, mundua aldatu zuten 27 abestiak,...
Horrez gain, diska berezia gehitzen da, The Beatles taldeak bertsionatu dituen abestiak dituena, baina  jatorrizko bertsioekin...



The Beatles songs taught us

Mojo (2015)


2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-65


"The Beatles´ garden-65"  (2015eko urria)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.

Urtebete pasa da azken The Beatles´ garden argitaratu zenetik. Desagertuko zelakoan geunden, baina berpiztu egin zaigu!
The Beatles taldea Espainara heltzearen 50. urteurrena da gai nagusia, noski, baina beste gai batzuei buruzko artikuluak irakur ditzakegu. "Do you want to know a secret" eta berrien atalez gain, honako gai hauek ere lantzen dira:
- "50 aniversario de Los Beatles en España"
- "Que arriben els Beatles" 
50 urteurrena dela eta,  Bartzelonako Unibertsitatean  izandako ekintzen multzoari buruzkoa.
- "Grabación de Los Beatles en Madrid" José Luís Álvarezek argitaratutako diskari buruz, aldizkarian "La gran mentira de José Luís Álvarez" izendatzen dutena.
- "Postcards from paradise" Ringoren azken diska du gaitzat.
- "Beatles weekends 2015" 
Espainian hanhemenka izandako jaurdunaldi beatlesei buruzkoa.
- "Gira europea OUT THERE"
- "What´s wrong with Spain, Paul?" 
- "Liverpool Beatle Week 2015"