BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

TITANS BINILOZKO IRUDIAK-PAUL


Titans Vinyl Figures-Paul McCartney

Subafilms Ltd (2015)

16 cm-ko irudia

Titans binilozko irudiekin jarraituz, hona hemen Paul McCartneyrena.
16cm-ko altuera dauka eta beste irudietan bezala burua eta besoak mugi daitezke...


2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

THE ULTIMATE COLLECTOR´S EDITION-LENNON


"The ultimate collector´s edition. Lennon"

Uncut (Londres, 2016)

146 orr.

Uncutek ekainean "The ultimate collector´s edition. The Beatles" argitartu ostean, John Lennoni eskeinitakoa jarri du salgai. 
Aldizkari formatua eduki arrean liburua izan zitekeen honetan, aldizkari ezberdinetan Lennoni buruz argitaratutako artikulu zaharrak irakur ditzakegu eta bakarrean grabatutako diskak berrikusi, hau guztia argazki askorekin hornituta.

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

LOTERIA 2016



Loteria 2016

Seargeant Beatles Fan Club (Zaragoza)

Urtero bezala Zaragozako Seargeant Beatles Fan Clubek loteria txartelak jarri ditu salgai. 
Aurtengo txartelean "Strawberry Fields Forever" eta "Penny Lane" abestiak dituen singlearen azaleko argazkia dugu, beharbada "Strawberry Fields Forever" abestiaren 50. urteurrena dela eta. 


"Strawberry Field Forever-Penny Lane"

The Beatles

EMI-odeon (Barcelona, 1967)

DSOL 66.077 (7´´-SGL)



2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

LOVE ORANGE



Love Orange-ren iragarkia

Orange telefonia-enpresaren Love tarifaren iragarkia ikusi dugu egun hauetan. The Beatlesen "All you need is love" abestia entzun daiteke, ume talde batek abestuta.

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

THE STORY OF THE BEATLES


"The story of The Beatles. The complete guide to the greatest band of all time"

Imaging plubishing (Dorset, 2016) 2. ed.  162 orr.

Argitalpen hau aldizkari formatukoa da, baina edukieraz liburua izan zitekeen. 
The Beatlesi buruzko informazio orokorra bilatu nahi duenarentzat egokia da, disken informazioa gehituta taldearen historia labur azaltzen baita. 
Oso erraz irakurtzen da eta irudi askoz hornituta dago, erakargarriagoa egiten duena.
Bildumagilea izatekotan bilduma osatzeko beste artikulua...


2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

THE BEATLES´ GARDEN-67


The Beatles´ Garden-67

(Urriak 2016)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza)

32 orr.

Heldu berria da Zaragozako Sergeant Beatles Fan Cluben aldizkariaren azken alea.
Betiko atalez gain, bertan honako artikulu hauek irakur daitezke: 
- Paul McCartneyk Madrilen izan zuen emanaldiari buruzkoa, emanaldia baino lehenenagoko zehaztasunak gehitzen dituena.
- Ron Howarden "Eight Days A Week" dokumentalari buruzkoa.
- "The Beatles At The Holllywood Bowl" diska berria/berritua ikertzen duena.
- Hamburgoko Star-Cluben izandako grabaketen gaia duena.
Beti bezala, oso aldizkari interesgarria, hurrengoaren zain irrikitan uzten gaituena!

LENNON-STEVE COLERIDGE



"Steve Coleridge. Lennon"

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)-Strawberry Beatles Fan Club (Valencia)

(2001) 12 orr.

2001ean Algineten izandako  2."Convención Nacional de Beatles Fans" barruan Steve Coleridgeren erakusketa egon zen ikusgai urriaren 27 eta 29an.
Erakutsitako lanek John Lennon zuten gaia eta teknikaren aldetik, gouachea edo akrilikoa ziren erabilitakoak. 
Hemen aurkezten duguna erakusketa haren katalogo txikia da.